ATZERA BE HASI JAKUZ ESKOLA KIROLEKO TXAPELKETAK! | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

ATZERA BE HASI JAKUZ ESKOLA KIROLEKO TXAPELKETAK!

  • ATZERA BE HASI JAKUZ ESKOLA KIROLEKO TXAPELKETAK!
  • ATZERA BE HASI JAKUZ ESKOLA KIROLEKO TXAPELKETAK!
  • ATZERA BE HASI JAKUZ ESKOLA KIROLEKO TXAPELKETAK!
32022ko otsailak

Urtarrilaren hasieran, pandemiaren bilakaera ikusita, Eusko Jaurlaritzak, urtarrilaren 28ra arte, Eskola Kiroleko txapelketak bertan behera iztea erabagi eban. Dana dala, egoera aztertu ostean, joan dan astean, barriro emon eban lehiaketei ekiteko baimena.

Gabonetako oporretatik bueltatu eta hiru jardunaldiko etenaldia izan eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiak barriz jarri dauz martxan Eskola Kiroleko txapelketak. Urtarrilaren 29an, saskibaloi txapelketak itzuli baziran be, hurrengo asteetan hasiko jakuz futbol 5 txapelketak. Horrez gain, zezeilean Heziki Topaketa eta xake txapelketa be antolatuko dira, gainera, honeek Begoñazpi Ikastolan izango dira.

Gure jokalariak aurten gogoz hasi dira, beraz, aurrera!