LH 1. MAILAKO IKASLEAK ITSAS MUSEORA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

LH 1. MAILAKO IKASLEAK ITSAS MUSEORA

  • LH 1. MAILAKO IKASLEAK ITSAS MUSEORA
  • LH 1. MAILAKO IKASLEAK ITSAS MUSEORA
102022ko otsailak

Pasa dan astean, zezeilaren 2an eta 4an, LH1. mailako ikasleok Bilboko Itsas Museora joan ginan. Goizeko lehen orduan autobusak jaso ginduzan Ikastolan. Bertara heldutakoan, museoko gidariak jarduerei ekiteko, prest genduzan. Hori gogoa meseoa arakatu eta ikusteko! Lehenengo eta behin, itsasontziaren maketa egin genduan, masta, bela, popa, branka eta guzti. Itsasontzia hain txukun itzi genduan, maketek benetakoak emon eben. Aitaren batean ikusi genduan geure burua Bilboko itsasadarrean gorabehera. Zein ederra! Benetako marinelak bagina legez zabaldu genduzan belak museoko laguntzaileekin. Eta… inoiz entzun dozue itsasontzietan altxorrak egoten dirala? Ba, ginkanari ekinez, geu be altxorraren bila hasi ginan museoan barrena.