2023/2024 IKASTURTEA

“Bizkaiko futbolaren oraina eta etorkizuna” mahai-ingurua

“Bizkaiko futbolaren oraina eta etorkizuna” mahai-ingurua

Urtarrilaren 28an, UD LA MERCED klubak, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian “Bizkaiko fulbolaren oraina eta eta etorkizuna” lelopean, I. Hitzaldi eta Mahai-Ingurua antolatu eban. Cantera Deportivako Fran Rodriguez moderatzaile zala, FVFko presidentea dan Iñaki Gómez Mardonesek, Athletic Clubeko presidentea dan Aitor Elizegik, SD Amorebietako presidentea dan Jon Larreak, Danok Bat taldeko presidentea dan Gotzon Astorekak eta UD La Mercedeko Jose Luis Tormok, futbol munduko gaiak, kezkak eta interesak aztertu ondoren, bakoitzak bere ikuspuntu eta aburua emon eban. Ekitaldi hau, UD La Mercedek bere 75. urteurrenaren ospakizunen harira antolatu dauzan mahai-inguru eta kirol zein kultura ekitaldien artean dago. Gainera, martian, Ikastolan izango da II. Hitzaldi eta Mahai-ingurua. Honetan, klubaren bereizgarri dan eta gure seme-alaben heziketan ezinbesteko eta garrantzitsua dan gaia jorratuko da: "FUTBOL PRESTAKUNTZAKO BALOREAK". Aurrerago izango dozue honi buruzko barri gehiago.

ARGAZKI GALERIA

“Bizkaiko futbolaren oraina eta etorkizuna” mahai-ingurua “Bizkaiko futbolaren oraina eta etorkizuna” mahai-ingurua