LH 6. MAILAKO ROBOTIKA | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

LH 6. MAILAKO ROBOTIKA

  • LH 6. MAILAKO ROBOTIKA
  • LH 6. MAILAKO ROBOTIKA
  • LH 6. MAILAKO ROBOTIKA
  • LH 6. MAILAKO ROBOTIKA
52022ko maiatzak

Bagilaren 2an, Siemens Gamesaren eskutik, robotika erakustaldia izango dogu. Hori dala eta, aste honetan, LH 6. mailako ikasleen taldeak aukeratuko doguz. Ikasle honeek bigarren ebaluazioa gaia lantzen eta prestatzen emon dabe. Gela bakoitzetik hiru laguneko talde bat hautatuko da. Guztira, lau talde izango dira, beraz, hamabi ikasle.
Robotaren jolasean, talde bakoitzak landu dauzan eginbeharrak (misioak) erakusteko, minutu bi eta erdi izango dau. Ikastolako irakasleek eta epaimahaiak, errubrika kontuan izanik, betebehar (misio) bakoitza zelan egin daben baloratuko dau.