Urtero bezala, LH 6. mailako ikasleok, Bilboko Udalak eskaintzen dauazan Bide Hezkuntzako jaurdunaldietan parte hartu dogu. Zirkuito itxian egindako praktikak eta prestakuntza jaso ondoren, itsasaderreko bidegorrian ibili gara. Trafiko arauak eta segurtasun neurriak errespetatu eta betez, benetako egoera baten jardun dogu: zebrabideak, semaforoak, seinaleak, oinezkoak…danak hartu behar izan doguz kontuan. Gogoratu, etorkizun ekologikoa zein jasangarria izateko, derrigorrezkoa da bizikleta erabiltzea.
BIDE-HEZKUNTZA LH 6.MAILAN
22022ko ekainak