2023/2024 IKASTURTEA

Bilboko Begoñazpi Ikastolak, FLL Global Innovation Award munduko barrikuntza saririk garrantzitsuenetan Espainia ordezkatuko dau.

Bilboko Begoñazpi Ikastolak, FLL Global Innovation Award munduko barrikuntza saririk garrantzitsuenetan Espainia ordezkatuko dau.

- First Lego League Espainiako batzorde antolatzaileak Bilboko ikastola hau, garatutako paper-zati bustiak berrerabiltzeko proiektu zientifikoa dala eta, aukeratu dau.

- Begoñazpi Ikastola, Washingtonen ekainaren 21ean eta 22an izango dan finalean leku bat izateko,  munduko 80 herriko taldeekin lehiatuko da.

- Munduko lehiaketa hau, 2011tik First Fundazioak XPrize Fundazioagaz batera sustatzen dauan hezkuntza-jarduera da. Honek, bost kontinenteetako 80 herri bilduz, 10 eta 16 urte bitarteko ikasle gazteen sormena, barrikuntza eta zientzia sustatu nahi dauz.

BILBAO, 2016ko martiaren 3a. Bilboko Begoñazpi Ikastolak, Washingtonen ekainaren 21ean eta 22an, zientzia eta eskola-barrikuntzan munduko saririk garrantzitsuenetarikoa dan FLL Global Innovation Award lehiaketan, Espainia ordezkatuko dau.

Euskadin Barrikuntzaren Euskal Agentzia dan Innobasquek zuzentzen dauan robotika, zientzia eta teknologia lehiaketa honetan, tokiko 25 torneoetan aurkeztutako taldeen artean,Firts Lego League Espainiako batzorde antolatzaileak Bilboko ikastola hau aukeratu dau. Ikastola honek, ikasturte honetan munduko FLL edizio honetako gaiagaz bat datorren hondakinen kudeaketarekin loturiko proiektu zientifikoa aurkeztu eban. Euskadiko FLL lehiaketan konponbide barritzaileena izateagaitik aukeratu eben proiektu hau, paper-zapi bustiak berrerabiltzean datza.

Orain, Ikastolak 80 herritako ikasleen artean lehiatu beharko dau, guztira AEBko hirburuan izango dan finalean 20 talde izango diralarik.Munduko lehiaketa hau, 2011tik First Fundazioak XPrize Fundazioagaz batera sustatzen dauan hezkuntza-jarduera da. Honek, bost kontinenteetako 80 herri bilduz, 10 eta 16 urte bitarteko ikasle gazteen sormena, barrikuntza eta zientzia sustatu nahi dauz.

DBH 4. mailako zortzi ikasleko taldeak, higiene pertsonalerako, batez be haurtxoekin erabiltzen diran paper-zapi bustiak berrerabiltzeko eta birziklatzeko ingelesez eginiko proiektua aurkeztu eban, paper-zapi bustiok ingurumenean daben eragina mundu guztiko gobernuak kezkatuta dauazala jakinik. Hain zuzen be, ezinegon honek piztu eban Begoñazpi Ikastolako ikasleen sormena. Aukeratua izan dan Begoñazpi Ikastolako ‘eColors’ taldeko partaide dan Irene Campillok hauxe adierazi deusku: “Bagenkian arazoa zein zan baina birziklatzeaz gain, berrerabiltzeko bidea be aurkitu genduan”.

 Halan dala, eskola-proiektuak paper-zapi bustiak, edredoi eta zamarretan isolatzaile termiko moduan berrerabiltzea proposatu eta aurrera eroan dau. Proiektua garatu eta jorratzeko, Ikastolako talde honek Bilboko udaltzainen kimikari adituen laguntza izan eban. Hasteko, laborategian paper-zapi bustiak behin garbituta, hasierako osagai kimikoak kendu eta lehortu ondoren, polimeroa aztertu eben. Campillok diñoanez, lortutako emaitza isolatzaile termiko bikaina da.

Jasangarria eta bideragarria dan konponbidea

Era berean, Begoñazpi Ikastolako ikasleek Bilbao Bizkaia Ur Partsuergokoen laguntza be izan eben, paper-zapi bustiek, hustubideetan nahiz araztegietan sortzen daben ekonomia-arazo zein arazo teknikoak ikusi eta baietsiz. Halere, ikasleek paper-zapi bustien birziklatzea indartzea edota komunetik botatzea ekiditea ez ezik, konponbide barritzailea emotea be gura izan eben, FLL Euskadi erakundetik Innobasquek proposatzen dauan moduan, benetako beharrizanei erantzungo deutsena eta produktu jasangarria sortzean eragina izango dauana. Innobasquek, parte hartzaileei proiektuak ekonomia zirkularrean pentsatzeko adierazi eta aholkatu eutsen, hau da, eredu honetan hondakinak baliabide bihurtu edo izango dira.

Izan be, nazioarteko lehiaketak, ikasleek proposaturiko konponbidea egitea edo betetzea nabarmentzen dau. Holan dala, irabazleek jasotzen daben dirua -20.000 dolarreko lehen sari bat eta 5.000 dolarreko beste sari bi- proiektua garatzeko erabili beharko dira, “mundua aldatu ahal izateko”, Global Innovation Award lehiaketaren azken xedea.

Begoñazpi Ikastolako ikasleek hauxe adierazi deuskue: “orain arte ezezaguna dan laneko nitxo garrantzitsua” izan daitekeanez,paper-zapi bustiak berrerabiltzeko proiektuak be, badau lan-osagai garrantzitsua”.

Hezkuntza barrikuntzaren aldeko apustu integralean hamarkada batez murgilduta dagoan Bilboko ikastola honentzat munduko eskola-saririk garrantzitsu honetan parte hartzea oniritzia jasotzea da. “Begoñazpi Ikastolako jardunbide metodologikoa eta pedagogikoa aintzat hartzea eta onartzea da; Global Innovation Award lehiaketan parte hartzeak ikasketa maila bikaina dala eta harro gagozala adierazten dau” nabarmendu dau Begoñazpi Ikastolako zuzendaria dan Merkat Bernaolak.

Barrikuntzaren eta zientziaren aldeko apustu horri zor deutsogu, orain dala ikasturte bi, Begoñazpi Ikastola, eskola-curriculumean robotika ikasgaia hezkuntza etapa guztietan txertatzen eban lehen ikastetxe euskalduna izatea. Era berean, aipatu behar dogu,  ikasturte honetan, 1.700 ikasle baino gehiago dauzan Begoñazpi Ikastola dala xakea ikasgai jarri dauan lehen euskal ikastetxea.

Barri gehiago eta alkarrizketetarako:

Manuel Romero – 657 70 11 36

mromero@arrocomunicacion.com

ARGAZKI GALERIA

Bilboko Begoñazpi Ikastolak, FLL Global Innovation Award munduko barrikuntza saririk garrantzitsuenetan Espainia ordezkatuko dau. Bilboko Begoñazpi Ikastolak, FLL Global Innovation Award munduko barrikuntza saririk garrantzitsuenetan Espainia ordezkatuko dau.