Hezkuntza Ez-Formala

Open Imagination

Musika-programa

Ikastolara etorten jakun musika-akademiaren laguntzaz, lau urtetik aurrera, Ikastolan lantzen dan musika ikasgaiaren osagarri izango dan musika-programa eskainiko da.
Programa honek ikasleei musika kontserbatorioan sartzeko maila emongo deutse. Sei urte dabenean, ikasleek irakaslea izango dabe ( ikasle bik irakasle bat), musika-hezkuntza eta musika-tresna ikasteko.
Gaur egun, musika-tresnaren bat ikasten daben 230 ume doguz. Gainera, Bigarren Hezkuntzan ikasleek, astero zenbait ordu emoten dabe, osoturiko hainbat musika-taldetan estilo desbardineko musika jotzen.

Artxiboa jaitsi

Hizkuntza-programa

Ikasleek lau urtetik aurrera, ingeleseko komunikazio-gaitasuna sendotzeko programa jasoko dabe. Eskolak jatorrizko irakasleek emongo dabez astean bitan. Ikasleen %70ek lortzen dau ingeleseko B2 edo C1 maila.
DBH 2. mailatik aurrera, euskera egiaztatzen dauan agiri ofiziala prestatzeko eskolaz kanpoko jarduera eskainiko da.
DBH 1. mailatik aurrera, Institut Francaisen eskutik frantseseko B1 maila erdiesteko frantses-eskolak be emongo dira.

Artxiboa jaitsi
Open Imagination
Open Imagination

Gorputz adierazpena

Lau urtetik aurrera, ikasleek euskal dantza, gimnasia eta antzerki eskolak hartuko dabez

Artxiboa jaitsi

Kirol-programa

Kirol-jarduerak sei urtetik aurrera egingo dira: futbola, saskibaloia, eskupelota, gimnasia erritmikoa, multikirola eta xakea.
Ikastolan bertan, 400 ikaslek baino gehiagok egiten dabe kirolen bat

Artxiboa jaitsi
Open Imagination