BIP programaren barruan, Proiektuak funtsezko tresna dira hainbat diziplinatako ezagutzak integratzeko eta ikaskuntza esanguratsua sustatzeko. Haien helburu nagusia ikasleek kontzeptuak eta trebetasunak hainbat gaietan aplikatzen ikastea da, arazo erreal edo konplexuak ikertuz, eta horrela pentsamendu kritikoa, sormena eta arazoak konpontzeko gaitasuna garatuz.
Proiektu honeek:
BIPen Alorrarteko Proiektuak DBHko 1., 2. eta 3. mailetan egiten dira, DBHko 4. mailan, ikasleek Proiektu Pertsonala garatzen dabelako.
BIP programako zerbitzu eta ekintza proiektua ikasleengan hiritar kontzientzia eta konpromiso soziala garatzea bilatzen dauan ikasketa zerbitzu programan oinarritutako hezkuntza esperientzia da. Ikasleek komunitatean beharrizan erreal bat identifikatuz eta erantzuteko jarduerak garatuz, banaka edo talde txikian egin beharko daben lana izango da. Proiektua lau fasetan egitaratuko da: ikerketa, plangintza, akzioa eta hausnarketa. Bertan, programan garatutako ezagutza, balore eta abileziak txertatuko dira. Prozesu honen bidez ikasleek arazo baten aurrean ikertzen, erantzun bideragarri bat sortzen, zerbitzu esanguratsua emoten eta lortutako emaitzaren gainean hausnartzen ikasiko dabe. Garapen hau guztia lan agenda baten txertatuko da eta proiektua hausnarketa pertsonala eginez amaituko da. Autonomia, pentsamendu etikoa, enpatia eta kooperazioa bultzatuz, ikerketa, antolaketa, inplkazioa eta hausnarketa kritikoa neurtuko daben irizpideak kontutan hartuz ebaluatuko da. IB ereduaren testuinguru orokorrean kokaturik, zerbitzu eta ekintza proiektua arlo praktikoa teorikoagaz lotuko da, ekintzailetza solidarioa bultzatu zein sustatuz eta ikasitakoa esperientzia esanguratsua izanez.
BIPen aniztasunaren politikak hezkuntza inklusibo eta bidezkoaren alde egiten dau, ikasle bakoitzak ikasteko estilo, erritmo eta behar desberdinak dauzala aitortuz. Helburu nagusia da ikasle guztiek aukera-berdintasuna izatea, bai parte hartzeko bai arrakasta akademiko eta pertsonala lortzeko, euren kultura, hizkuntza, gaitasun edo ezgaitasun desberdintasunak kontuan hartuta. BIPek aniztasuna indargune gisa ulertzen dau, eta errespetua eta banakako balioa sustatzen dauzan ikastetxe-ingurunea bultzatzen dau. Irakasleek irakaskuntza diferentziatua eta egokitzapen arrazoizkoak erabiltzen dabez ikasleen behar zehatzei erantzuteko, parte-hartze aktiboa eta kidetasun-sentimendua sustatuz. Halaber, eleaniztasuna eta ama-hizkuntzaren mantentzea garapen integralaren oinarrizko elementu gisa azpimarratzen dira. Irakasleen, familien eta espezialisten arteko lankidetza ezinbestekoa da laguntza pertsonalizatua eta eraginkorra eskaintzeko. Politika honek errespetua, enpatia eta ekitatea sustatzen dauz, ikasle guztiak gaitasun handiko eta baliotsu diren ikasle gisa aitortuz. Azken finean, BIPen aniztasuna ikaskuntza eta komunitate hezitzailearen ardatz nagusi gisa ulertzen da.
BIP programaren Zintzotasun Akademikoa ikaskuntzan zintzotasun, erantzukizun eta etika printzipioetan oinarritzen da. Oinarrizko balioa da, ikasleen lan akademikoek ahalegin pertsonala, benetakotasuna eta osotasuna islatzea bermatzeko. Zintzotasun akademikoak esan nahi du ikasleek besteen ideiak errespetatu eta aitortu behar dabezala, iturrien aipamen egokiak eginez eta plagioa, kopia edo iruzur mota oro saihestuz.
BIPek ikasleei ikerketa eta pentsamendu kritikorako gaitasunak garatzen laguntzen deutse, euren lanak originalak, hausnartuak eta oinarrituak izan daitezan. Aldi berean, politika honek ikasleen, irakasleen eta familien arteko erantzukizun partekatua sustatzen dau, konfiantzan eta errespetuan oinarritutako hezkuntza-komunitatea eraikitzeko.
Irakasleek ikasleei erreferentziak nola egin behar diren rakusteko ardura dabe, baita nola elkarlanean aritu kopiarik gabe, eta nola jokatu zintzotasunez ebaluazio eta proiektuetan.
Laburbilduz, BIPen zintzotasun akademikoak pertsona zintzo, arduratsu eta integratuak heztea dau, egia, ahalegina eta egiletasuna ikaskuntzaren eta bizitzaren oinarri gisa baloratuz.
BIPen barruan liburutegia ikaskuntzaren zentro garrantzitsua da, liburuen biltegi soil bat izateaz haratago. Ikasleei aholkularitza eta baliabide anitzak eskaintzen jakez (liburuak, datu-baseak, material digitalak) ikerketa eta proiektuak garatzeko. Irakasleek eta liburuzainek informazioa bilatzeko, ebaluatzeko eta modu etikoan erabiltzeko trebetasunak irakasten deutseez, zintzotasun akademikoa sustatuz. Irakurzaletasuna eta alfabetatze kritikoa bultzatzen dauz, pentsamendu analitikoa garatuz. Aniztasuna eta inklusioa babesten dauz, ikasleen maila, estilo eta kultura desberdinetara egokituz. Lankidetza eta sormenikerketa antolatzen eta proiektuak garatzen laguntzen deutse. Ikaskuntza autonomo eta arduratsua sustatzen dau, konfiantza eta jakin-mina indartuz. Horrez gain, parte-hartze aktiboa eta komunitate-sentimendua be bultzatzen dauz. Azken finean, liburutegia ikaskuntza integrala, etikoa eta inklusiboa sustatzen duen espazioa da BIP programaren barruan.
Politika honen bidez, hizkuntza-politika ezarri nahi da, bai hizkuntza nagusiari dagokionez, bai eskuratutako hizkuntzei dagokienez, IBk ezarritako irizpideei eta ikastetxearen berezko ezaugarriei jarraituz. Garrantzitsua da marko bat finkatzea ikastetxeko hizkuntzen funtzioak ulertzeko, elebitasunetik eleaniztasunerako trantsizioa lantzeko eta, aldi berean, Ikastolaren hizkuntza-behar anitzei erantzuna emateko. Izan ere, IBren funtsezko printzipioetako bat da "mundu hobe eta baketsuago bat eraikitzen laguntzea, elkar ulertzearen eta kultura arteko errespetuaren baitan".
Horrez gain, ikasleek komunikatzaile onak izaten jarraitzea eta pentsamolde internazionala partekatzea sustatu nahi da, eta horretarako, garapen linguistikoa da oinarri nagusia, kultura arteko ulermena ere bultzatuz. Hizkuntzak nortasunaren garapenean laguntzen du, eta bere ikaskuntzak sarri islatu egiten du norbanakoaren kontzientzia kulturala. Hori dela eta, hizkuntzaren funtzio potentziala lantzea eta gelan esperientzia aberasgarriak eskaintzea funtsezkoa izango da pentsamendu kritikoa eta herritartasun globala garatzeko.
Era berean, ikasgai-taldeen curriculum-plangintzan erreferentzia gisa hartuko da, irakasle guztiek hizkuntza-gaitasunaren hobekuntzan inplikatu behar dutela premisa gisa hartuta.
