NOBEDADEAK
MARTIN MARTINA eta urrezko orraziaren mistérica
Udako goiz batean, Martín eta Martinak amonaren traste zaharren artean urrezko orrazi bitxi bat aurkitzen dute. Ez da ohiko bitxigile baten pieza: orraziak ikur ezezagunak ditu grabatuta eta amonak ez daki nondik atera zen.
Bi anaia-arrebek jakin-mina piztuta, arrastoak jarraituko dituzte: portuko zaharren hitzak, herriko artxibategiko argazki ilunak eta itsasertzeko haitzen artean gordetako kondairak. Pixkanaka, orraziak ezkutatzen duen sekretua agertzen hasiko da: maitemindu ziren bi pertsonaren istorioa, familia galdua eta itsasoaren olatuen artean desagertu zen egia bat.
Baina zenbat eta gehiago hurbildu misteriora, orduan eta argiago ikusiko dute ez dela bitxi arrunta: orrazi horrek herriko memoria zaharraren atea irekitzen du, eta amonaren isilpeko oroitzapenak pizten ditu berriro.
Martín eta Martinak erabakitu beharko dute: egia azaleratu ala iragana itsasoan bertan utzi.
MARTI MARTINA Eta sorginen batzarra
Martín eta Martina, bi anaia-arreba ausart eta jakin-min handikoak, udako oporretan amonaren herrira joan dira. Hasieran dena dirudi ohikoa: mendia, basoa eta amonaren istorio zaharrak. Baina gau batean, ilargi beteko argipean, amonak kontatzen dituen kondairetako bat egiazkoa izan litekeela ohartzen dira: Sorginen Batzarra berriro bildu da basoan.
Martínek eta Martinak ez dute jakin behar zutena: batzarra ez da soilik magia zaharraren hondar bat, baizik eta herriaren historiaren parte ezkutua. Bi umeek seinaleak jarraituko dituzte —txoriei bidalitako mezutxoak, harrian grabatutako ikurrak eta amonaren ahanzturazko pasarteak— eta pixkanaka ulertuko dute batzarraren sekretua ez dela beldurrezkoa, baizik eta memoria eta askatasunaren alde egindako borroka baten oihartzuna.
Azkenean, Martín eta Martinaren ausardiak erabakiko du zer geratuko den herriaren memorian eta zer galduko den betiko. Eta agian, sorginak ez dira amonaren istorioetako izaki bitxiak bakarrik, baizik eta norbaitek inoiz kontatu ez duen egia baten zaindariak.
ITZALEN DAMA ETA PATXI BAKALLU Harrizko errementariak
Portutxotarrek iparraldeko itsasgizonen eraso bati aurre egin behar izan diote, baina ez da eraso arrunta: ipartarrek Jaun Zuria bera dute buru, eta honek eginahalak egingo ditu Jentilen Oihanean gaitz iluna hedatzeko. Aparloreako eskifaia ausartak gaitz horri berari aurre egin beharko dio, ustekabeko aliatuak lagun. Arriskuz betetako bidean abiatuko dira iparraldeko eremu basatietan barna, harrizko errementarien hiri ezkutuaren bila, gaitzaren sendabidea topatu asmoz. Iparraldeko herrietako mitologia eta euskal mitologiaren arteko lotura egiten duen fantasiazko kontakizuna.
ITZALEN DAMA ETA PATXI BAKALLU Lanbroetako zalduna
Aparloreako eskifaia iparraldeko lurralde basatietatik bueltan da, baina indarrak berreskuratu aurretik jakin dute Jentilen Oihaneko gaitza kontrolpetik ihes egitear dela; Jaun Zuriak bere deabruzko ezpataren botere iluna osorik askatu du, eta oihandarrak oinazeturik daude. Kolpe latz horren aurrean, irtenbide bakarra izango dute, azken itxaropena; Cymruko lanbroetan barrena abiatzea, Eguzkiaren seme-alabek mundua urratzen zuten garaitik galdua den Oparotasunaren Pertzaren bila.
Itzalen Dama eta Patxi Bakalluren hirugarren abentura hau Ziklo Arturikoa eta euskal mitologiaren arteko lotura egiten duen fantasiazko kontakizuna da.
ITZALEN DAMA ETA PATXI BAKALLU. Herri margotua
Laino Zuri Handiaren Lurraldean iluntasuna da nagusi; Tawhirimatea zeruetako jainkoa haserre dago, eta laino beltz eta ekaitzekin estali du eguzkia. Herri margotua erabat abailduta dago, baina gure protagonisten etorrerak piztu die itxaropenaren sugarra; Patxi Bakalluk badaki non bizi den haka dantzek aipatzen duten gizon iletsua; antzinako garai ilunetan eguzkia berriro distirarazi zuen gizatzar kementsua. Gure basoen zaindaria. Basajaun. Horretarako, Itzalen Dama, Patxi Bakallu eta Kamaka Portutxora etorriko dira, eta bertan Kotte Zaharra ipuin kontalaria eta Xaxi gazte misteriotsua batuko zaizkie oihanerako bidean. Itzalen Dama eta Patxi Bakallu fantasiazko kontakizuna da, itsas abenturarekin oso lotua. Euskal Herriko eta munduko beste herrietako mitologien arteko lotura egiten duen magiaz
AMAREN ESKUAK
Nerea, 38 urtekoa, ama da eta bere familiako bizitza kazetari gisa duen lanarekin uztartzen saiatzen da egunkari baten erredakzioan. Baina Nerearen bizitzan mantentzen zen oreka hauskorra egun batetik bestera apurtzen da, bere ama Luisa ospitaleratu dutenean, memoria guztiz galdu duelako.
Nereak erruduntasuna sentitzen du lehen sintomei garaiz erantzun ez izanagatik, eta orain ikusten du Luisaren erlojua bat-batean atzera egin duela, iraganera eraman eta bertan harrapatuta utziz. Luisak ez du alabarik ezagutzen, eta Nereak ez du ulertzen zergatik eskatzen dion behin eta berriro farora eramateko, edo zergatik deitzen dion ametsetan Germán ezezagun bati.
Nereak bere amaren bizitzaren beste alde bat aurkituko du eta konturatuko da bien iraganeko esperientzien antzekotasunaz, baita bietako memorian bizi diren mamuaz ere.
BLACK WATER BAT Uholdea
Ur beltzak herrira itzuli direnean, inork ez du espero zenaren berri: iraganak beti aurkitzen duela bidea ateetatik sartzeko. Uholdeak kaleak estali ditu, baina benetako inundazioa barnekoa da: sekretuek, erruduntasunak eta isilpeko zauriek ez dute babesteko hormarik.
Istorioaren erdian Nerea dago, bere bizitza profesionala eta familiarra orekatzeko borrokan. Amaren memoriaren galera eta farioko irudia obsesio bihurtzen direnean, ur beltzek iraganaren geruza ezezagunak agerian uzten dituzte; Luisa ez den emakume bat, maitasun eta beldur propioak izan zituena, eta Germán izenak irekitzen duen zauria.
Uhinekin batera galderen korrontea dator: nor gara gure memoriarik gabe? Zer geratzen da maitasunetik? Eta zenbat sekretu irauten dute uraren azpian?
MANUELA JONES
Ser la hija de los responsables del Museo Arqueológico Nacional de Madrid puede ser un lujo: Manuela Jones viaja por todo el mundo y descubre cosas increíbles, pero tiene que hacer todo ello con su hermano mellizo J.J. y, lo que es peor, ¡sin wifi!
Esta vez Manuela y su familia viajarán hasta Santiago de Compostela donde les espera una carrera contrarreloj por las calles milenarias de la ciudad para intentar recuperar la espada de Santiago. Eso si las meigas y los peregrinos lo permiten.
Si empiezas a leer, ¡no podrás parar!
ESE NO ES MI NOMBRE
Ella pensaba que había recuperado su vida. Pero se equivocaba.
Nunca debió haber confiado en él.
Temblando de frío y magullada, una adolescente se despierta en la cuneta sin recuerdo alguno de cómo ha llegado hasta ahí... o de quién es. Un agente la lleva a la comisaría más cercana, y allí se encuentran con un hombre que lleva horas buscándola.
Es su padre, y ella se llama Mary. O eso dice él.
Cuando Lola desaparece tras una discusión con su novio Drew, el pueblo entero está convencido de que este la mató. Más allá de demostrar su inocencia, Drew necesita encontrar a Lola antes de que sea demasiado tarde. Cuanto más tiempo pase desde su desaparición, menos pistas que seguir hay… y más peligro para ambos.
MENDEKUA ORDAINETAN
Edozein herritako institutuko giroa islatzen da eleberri honetan: ikasleen arteko ezin ikusiak, baita ezinezko amodioak ere; azterketak gainditzeko eginahalak eta horiek dakartzaten urduritasuna eta frustazioa… Xabierrek, institututik irten bezain laster, Gorka jipoitu du gainerako ikaskideen aurrean. Antza, inolako arrazorik gabe izan da, baina Xabier bezalako cowboy batek ez du arrazoirik erakutsi behar. Bestalde, Xabierrek behar ez den bezala jokatu du Anerekin ere. Elkarrekin Xabirenean lan bat egin behar dutela baliaturik, Ane gogoz kontra harremanak izatera behartu nahi izan du, neskaren ausardiak saihestu badu ere. Bai Gorkaren, bai Aneren lagun mina den Aitziberrek plan bat prestatuko du gure cowboya zalditik eror dadin eta institutu osoaren aurrean lotsagarri gera dadin.
TAPPER BIKIAK New York astintzen
Tapper bikiak sail arrakastatsuari jarraipena emango dion bigarren liburua da hau. Anaiaarrebak New York-era joango dira oraingo honetan eta hankaz gora jarriko dute hiria.
OLINPOKO AZKEN HEROIA
Meztizoek debora luzea igaro dute titanen aurkako azken borrokaldirako prestatzen, garaipena eskuratzeko aukerak hutsaren hurrengoak direla jakin arren. Kronosen armada inoizko indartsuena da, eta bereganatzen duen titan eta mestizo bakoitzeko, ikaragarri handitzen da titan maltzurraren boterea. Kronosen armada geldiarazteko itsasoko lehendabiziko saiakeran kale egiten dute Percy Jacksonek eta haren lagunek. Aurrerago, Tifon muntroaren haserraldiari neurria hartzen eta hura geldiarazten ahaleginduko dira. Kronosek New York erasotzeko agindua emanten duenean- eta Empire Stateren goialdean Olinpo mendia babesgabe dagoenean-, Percy eta gainerako semijainkoen lana izango da Denboraren Jaun errukigaberi aurre egutea.
MARGOLANA
Institutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke?
LURRALDE EZEZAGUNA
EZ DAGO UMILIAZIOAREN INFERNUA BAINO LURRALDE EZEZAGUNAGORIK Duela lau urte, sute batek Alberto Solerren biltegia suntsitu zuen Hondaresen. Kutxa gotorrean giza hezur batzuk aurkitu zituzten. Padilla agenteak kasuan pertsonalki inplikatuta ikusi zuen bere burua, eta ez bakarrik susmagarriarekin zuen adiskidetasunagatik; baita semea, Diego, Albertoren alaba Aliciaren ikaskide zelako ere. Ikasturte horretan institutuan gertatu zen guztiak bizitza batzuk leherraraziko zituen metxa piztu zuen. Honako hau ikerketaren kontaketa da.
LA DAMA DE ANBOTO
Las leyendas como fuente inagotable de la cultura gallega y vasca. Los inspectores Galdós y Lasarte llegan a Portomarín para investigar la muerte de una mujer que desapareció hace siete años en el País Vasco. Nadie tuvo noticias de ella durante este tiempo y ahora aparece muerta, y todo indica que fue asesinada, pero ¿por qué a tantos kilómetros de distancia? Aunque lo más inquietante del caso es que su hermana, Amalur, desapareció de la misma manera, pero hace veintiún años, y todavía sin noticias de ella. El día y lugar se repite, pero con años de diferencia: un solsticio de verano en los montes de Euskadi. Concretamente, en el pico de Anboto, cerca de la cueva de la Mari. Donde cuenta la leyenda que, si te encuentras a una hermosa mujer y te hace una pregunta, más vale que le seas sincero, porque si le mientes, te caerá la peor de las desgracias; en cambio, si le dices la verdad, te concederá lo que más anhelas. ¿Hay realmente una conexión entre estas mujeres y esta cueva? La inspectora Bibiana Galdós y el inspector Lasarte viajan de Galicia al País Vasco para descubrir qué hay detrás. De repente, todo se pone en marcha y los peligros acechan, lo que se convertirá en una carrera contrarreloj para descubrir qué se esconde tras tantos años de silencio. Y cuánto más cercan están de descubrir esta conexión, la verdad está a punto de descubrirse, y quizá nadie estaba preparado para ella. Asesinatos y secretos familiares en un ambiente rural con misterio y tensión hasta el último momento
EHIZALDIA
Sei gazte gonbidatu dituzte VENARIren proba esperimentalean parte hartzera. Errealitate mistoko bideojoko misteriotsu bat da, eta inork ez du oraindik haren berririk izan. Joko-eremua zedarritzen duen herri abandonatu batean isolatuta, ehiztari gisa, AA batek sortutako izaki birtual beldurgarriei aurre egin beharko diete. Laster, ordea, VENARIk bere alderik ilunena erakutsiko du, eta gazteak, beranduegi, konturatuko dira han ez daudela lehiatzeko, harrapakin gisa baizik. Partida hasten denean, ez dago atzera-bueltarik.
LA CASA DE LA BESTIA
Bienvenidos a LA CASA DE LA BESTIA, la primera y cautivadora novela de Michelle Wong, una historia de dark fantásy acerca de una joven que hace un pacto con un dios misterioso y seductor para vengarse de su aristocrata familia.
KONTAKTUA
Libururen bat eskatu gura badozu edo zalantzaren bat baldin bakaukazu, jarri harremanetan liburutegiko arduradunagaz.
