Sexu hezkuntzako gida hau María Rodríguez Suárezek landu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Osakidetzaren lankidetzarekin. Osasunaren Mundu Erakundeak sexu osasuna definitzen du ongizate fisiko, mental eta sozial osoa den egoera gisa, ez bakarrik gaixotasunaren edo gabezien eza. Gidak sexualitatea gozamenez eta segurtasunez bizitzea sustatzen du, behartzerik, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabe, eta azpimarratzen du bai norberaren ongizate sexuala bai gurekin harremanak dituzten pertsonena zaindu behar dugula.