Rubén García pediatra eta dibulgatzailearekin hitz egin dugu nutrizio egokiarekin eta jateko gogoa erregulatzen duten mekanismoekin lotutako hainbat alderdiri buruz. Elikagai mota asko hartzeak duen garrantziaz ari gara, osasuntsu eta kementsu mantenduko gaituzten beharrezko mantenugaiak lortzeko. Lehen Mailako Arretako Pediatriako Espainiako Elkartearen elikaduraren dekalogoari helduko diogu, eta dieta mediterraneoaren onurak nabarmenduko ditugu, baita dieta horrekin bat ez egitea eragiten duten faktoreak ere, hala nola prezioak, publizitatea, denborarik eza eta moda eta bizimodu berriak.
Horri guztiari heldu genion Eskutik ekimenerako egin genuen elkarrizketan.