Ikaslearen bizi-botikina: Emozioak zergaitik, zertarako eta zelan kudeatu

Ikaslearen bizi-botikina: Emozioak zergaitik, zertarako eta zelan kudeatu

Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak... modu erabakigarrian eragiten deutse emozio multzoa azaleraraziz. Emozio honeek kudeatu ahal izatea, hau da, identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen jatorkon moduan egokitzea, oinarrizko tresna izango da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Beraz, horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza ekarriko dau: bere buruarekin, lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin.

Ume eta nerabeek sentikortasun handiz bizi dabez eguneroko jazoerak. Etxekoek, adiskideek, neska-lagunek eta mutil-lagunek, ikasketek, inguruneak... modu erabakigarrian eragiten deutse emozio multzoa azaleraraziz. Emozio honeek kudeatu ahal izatea, hau da, identifikatu eta egoera bakoitzari ondoen jatorkon moduan egokitzea, oinarrizko tresna izango da ikasleen osasun afektiboa edo bizi-botikina hobetzeko. Beraz, horrek guztiak egunez eguneko jardunaren hobekuntza ekarriko dau: bere buruarekin,  lagunekin, etxekoekin edo ikasketekin.

Baina zer dira emozioak? Emozioak, ugaztunek ingurunera egokitu eta bizirik irauteko dabezan berezko tresnak dira. Honeetan, gizabanakoaren estimulu jakin batzuetara egokitzeko moduak irudikatzen dabezan erreakzio psikofisiologikoak aurkitu ahal doguz. Ikerketek egiaztatu dabenez, emozioak gizabanakoaren egoera neurologikoan errotuta dagoz. Azken batean, garuneko erreakzio kimiko horreek estimuluei era batera edo bestera erantzuteko bidea emongo deuskue. Holan, dopaminak –nerbio-sistemako neurotransmisoreetako bat– alaitasunari eta euforiari eragiten deutson bitartean, serotoninak segurtasunari eragingo deutso. Ondorioz, bata edo bestea sustatzeak eragin zuzena izango dau egoera emozionalean.

Oraintsu arte, emozio honeek, gehienetan behintzat, keinu edo jarrera desatseginak  antzemotean ikusten ziran: amorrazioa, beldurra, nazka, errua, tristura. Gainera, alaitasuna emozio positibotzat jotzen zan, ustekabea, ostera, emozio mistotzat. Azken ikerketek, ordea, hiru emozio “atsegin” barri onartu dabez: segurtasuna, mirespena eta jakingura edo jakin-mina.

Komunitate zientifikoak bermatutako ‘aurkikuntza’ honetan oinarrituta, Roberto Aguadok adimen emozionaleko metodologia eraginkorra –Lotura Emozional Kontzientea– garatu eban 2012an, pertsonaren emozioei aurrea hartu eta arrakastara eroango gaituan sistema emozional osasuntsua antolatzeko. Aguado, Emotional Network lantaldeko zuzendari Aritz Anasagastiren gidaritzapean, horrexetan dabil lanean;  kode emozionala hobetu eta laguntzen ez deuskuen emozioak aldatu nahian.

Dana dala, emozioen kudeaketa zer dan azaltzeko, ikertzaile-talde honek egindako ikerketek, garun mota bi bereiztu dabez: Bat motako garuna gai izango da emozio horreek arrazoitik aldatzeko eta Bi motako garunak ezin izango dauz emozio horreek kogniziotik aldatu (Adibidez, bizi dauan egoeran beldur “desegokia” izatea). Egoera eta une honetan ekingo deutso LEK ereduak.

Lotura Emozional Kontzientearen metodoak abiapuntu bi ditu: bata, gure emozioez kontziente izan eta behar izatea; bestea, emozio horreek aldatu egin daitekezala jakitea. BainaAnasagastik azpimarratu dauanez, ez arrazoitik, emoziotik baino.

Hau da, gizabanakoari eragiten deutsen emozioak identifikatu ostean, emozio egokiak diran jakin behar da eta ez badira, beharrezko emozioen ordez aldatu beharko dira.

 

Zein egoeratan erabili daiteke LEK eredua?

Asko dira ikaslearen emozioei eragiten deutsen faktoreak, eta ondorioz, era askotara heldu behar jake. Zenbat ikasle, hainbat kasu. Holan egiaztatu dabe, azken urteotan emozioak kudeatzeko eredu horretan trebatzen dabilzan Begoñazpi Ikastolako orientazio-taldeko kideek.

Maite dan norbait galtzea, lagun arteko arazoak, emoitza akademiko kaskarrak... horreen guztien atzean dagozan emozioek, orokorrean,  ikasleari ez deutse itziko kontrolatu gura dauan egoera kontroletan.

Normala da etxekoren bat hiltzen danean tristura sentitzea, normala da gainditu barik dagozan ikasgaiez betetako ebaluazio bat hurbiltzen danean beldurra sentitzea; baina zenbat denboraz? zein bizitasunez?” honeexek izan dira Begoñazpi Ikastolako Orientazio Saileko arduraduna dan Ainara Elorduikjarri deuskuzan adibideak. Emozio honeek, bizi dauanegoeran egokiak dira, beti be mugak jarriaz, jakina.

“Normala da ikasle bat hiletan azterketa bat ez gainditzeagaitikerrudun sentitzea? Ikasle batek zergaitik gorrotatzen dau ikasgai bat? Ispiluaren aurrean nazka sentitzen dauanak, zein emaitza izango dau?”galdetzen deutso behin eta barriro bere buruari Elorduik.

Ez dago emozio negatiborik, emozio guztiak dira positiboak. Batzuk atseginak eta beste batzuk desatseginak, baina emozio guztiak dira beharrezkoak eta egokitzaileak, testuingurura egokituta badagoz, jakina. “Arriskutsua danaren beldur izateak arineketan urtetera eroango zaituen moduan, errudun sentitzeak, errudun egin zaituana konpontzen bultzatuko zaitu baina ikasgai batek ez deutsu beldurrik eragin behar, jakingura edo mirespena baino” adierazi deusku orientatzaileak.

Beraz, emozioak, bizi dauan egoerara egokituta edota egokitu barik egon daitekez.

Gorabehera horreei aurre egiteko tresnarik egokiena, emozioak kudeatzen jakitea da. Baina arrazoia –emozio horreek logikatik desegokiak dirala argudiatzea– egoera emozionala aldatzeko nahikoa ez bada,emoziotik abiatuta aldatu beharko da emozioa.

Gaur badakigu eta holan frogatzen dabe ikerketek, 6-7 urterainoko umeek ezin dabela gogoetarik egin eta emozioak harrapatuta dagozana eta, helduen % 30ek be ezin dauala hausnarketarik egin (Bi motako garuna).Hauxe azaldu deusku Elorduik: “Nahiz eta behin eta barriro esan arrazoiak ‘itzi hori pentsatzeari, etzi hori pentsatzeari’ pertsona urteerarik gabeko zuloan egongo da”. Arrazoia, zeharo logikoa izanda be, emozioak baztertu egingo dau. Hau da, “emozioak erabaki eta arrazoiak justifikatu egingo dau”.

Egoera horreetan ekingo deutso LEK ereduak.

Ikasgai batekiko beldurra jakin-min bihurtzen badogu, tristura segurtasun bihurtzen badogu eta errua mirespen bihurtzen badogu, ikasleak arrakasta lortzen lagunduko deutson tresna eraginkorra eskuratzeaz gain, egoera argitzeko moduko emozio egokiak sentituko dauz. Ondorioz, ikasteko modurik onena JASM egoeran egotea(jakin-mina, alaitasuna, segurtasuna eta mirespena) da.

Baina, zelan aldatu emozioak? Zelan lagunduko deutsogu ikasle bati bere mundu emozionala kudeatzen? Begoñazpi Ikastolan, LEK eredua oinarritzat hartuz, honako urrats honeek emoten doguz:

1.- LOTURA EGIN ETA EMOZIOA IDENTIFIKATU

Batzuetan, ikaslea zer sentitzen dauan adierazteko gai izaten da baina beste askotan, ez dau jakiten zer dan sentitzen dauan hori. Ondorioz, “nahigabea edo nazka sentitzen dauanean, beldur dala esango dau” azaldu dau Ainarak. Coach-aren (orientatzaile zein hezitzaile) lehenengo zeregina, ikasleak sentitzen dauan emozioa sentituz, emozio hori identifikatzea izango da (prozesu honi “begiko izatea” esaten jako LEK ereduan).

2.- EMOZIOAGAZ ENPATIA IZAN

Behin, ikasleak sentitzen dauana sentituta, coach-ak ikasleak sentitzen dauana (enpatia) sentitzean lan egingo dau (enpatia). Sarritan emoteko erraza ez dan urrats hau, aldaketarako erabakigarria izango da. Hori lortzeko gomendioa, aurrean dauan pertsona hori mirestea da, zehaztu dau orientatzaileak. Urrats hau landu ostean, eta ez lehenago, gauzatu daiteke kudeaketa emozionala.

3.- IKASLEAREN EMOZIOA ALDATU AHAL IZATEKO COACH-AREN EMOZIOA ALDATU

Bat ez datozen emozio guztiek jagoken “antidoto” emozioa dabe; adibidez, tristura emozioa segurtasunagaz, mirespenagaz edota jakin-minagaz bat etorri daiteke. Urrats honetan, orientatzaileak adierazi dauanez, coach-ak berak, ikaslearekiko “enpatiaz” izan dauan emozioaren aurkako antidoto emozioa sustatu beharko dau, bide batez, aurrean dauana kutsatu asmoz. Hori dala eta, ikasleak eta irakasleak, ikasgelan JASM egoerandagozanean, ikasketa prozesuak aurrera egingo dau.

Begoñazpi Ikastolak dauan erronketariko bat, irakasleei eredu honi buruzko prestakuntza emotea da, kudeaketa emozionala, zeharka, curriculumean txertatuz, “egunen batean ikaslea bere emozioen kudeatzaile izan daiten”, laburbildu dau Eider Aznar ikasketa buruak.