MAMADOU DIA GUGAZ SOLASEAN | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

MAMADOU DIA GUGAZ SOLASEAN

  • MAMADOU DIA GUGAZ SOLASEAN
  • MAMADOU DIA GUGAZ SOLASEAN
162018ko apirilak

Pasa dan martitzenean, apirilaren 17a, Ikastolan izan genduan Mamadou Dia. Hainbat izan izan egin geutsozan galderak: Azalduko deuskuzuz Afrikatik Europara “pateran” egiten dan bidaiaren nondik-norakoak? Europan zelango “harrera” egiten deutsegu etorkinei? Hona heldutakoan, zer sentitzen dabe migratzaileek? Bai emondako azalpenak, bai egindako gogoetak arras aberasgarriak izan dira.


Mamadou senegaldarrak, “Ha-ha-Tay” GKEaren sortzailea izateaz gain, gazteen heziketan laguntzeko, bere sorterriko, hau da, Gandioleko hainbat proiektu eta lan be kudeatzen dau. DBH 3. mailako ikasleek testigantza hunkigarri bezain aberatsa entzuteko era izan eben. Hurrengora arte, Mamadou!