Nortasuna

Begoñazpi Ikastolak Eliza Kristau Katolikoaren mezua zabaltzeko eta hezitzen dauazan ikasleen zerbitzura jartzeko Bilboko Gotzaitegiak bultzatutako ikastetxea da.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoan irakasten dauan Ikastetxea da.

Elizbarrutiko Ikastetxea izateak hezkuntza proiektuak baloreen ikuspuntu kristaua eukitea eragiten dau, hau da, Hezkuntza Komunitateak gizarte bizikidetasuna Nazareteko Jesusengan azaltzen dan Jangoiko Bizian oinarrituta dagoala onartzen dau. Konbentzimendu hau ez da sentitzen ezarpen moduan, sinismen berberak izan ez arren, alkar banatzen diran balorei zentzu-osotasuna emoten deutsan iturri moduan baino.

Ikastola danez, ikasketa guztiak D ereduan irakatsiko dira, inguruko euskerea bultzatuz: Bizkaiera komunikazio eta eskola mailan, goiko mailetan euskera batuan gaitasuna eskainiz.