2023/2024 IKASTURTEA

Pontevedrako SEK ikastetxean bisita

Pontevedrako SEK ikastetxean bisita

Urtarrilaren 19an, barikua, Pontevedra hirian dagoan SEK Ikastetxean izan ginan. Bertan zer eta zelan lan egiten daben ikusteko aukera izan genduan. Ikastetxe hau, batez be, DBH eta Batxilergoan eskaintzen dauzan ibilbideengaitik nabarmentzen da.

Dakizuenez, Ikastolak eten bako hausnarketa pedagokikoa egiten dau eta gure ikasleei heziketa zein hezkuntza onena eskaintzeko asmoz, hezkuntza munduan dagozan joera pedagogiko barrien barri jaso behar dogulakoan gagoz.

Benetan be interesgarria irudi jakun bertan ikusi eta ikasitakoa, hezkuntzaz dogun ikusmira areagotu eta zabaltzeaz gain, aberasgarria be iritzi geuntsolako.

ARGAZKI GALERIA

Pontevedrako SEK ikastetxean bisita Pontevedrako SEK ikastetxean bisita