Begoñazpi Ikastolak, DBHn be, ikasle kritikoago eta gogoetatsuagoen alde

Begoñazpi Ikastolak, DBHn be, ikasle kritikoago eta gogoetatsuagoen alde

Begoñazpi Ikastolak, Nazioarteko Batxilergoko Bitarteko Ikasketen Programari ekinez, (BIP) pentsamenduaren kultura Bigarren Hezkuntzara hedatu dau.

Pentsamenduaren eta ulermenaren kulturak, Begoñazpi Ikastolaren hezkuntza eredu barritzaileak, Bigarren Hezkuntzan bete-betean sartzeko, beste jauzi bat emon dau. Ikastolak Nazioarteko Batxilergoko Bitarteko Ikasketen Programa (BIP) etapahonetan jarri baitau abian, hau da, mundu mailan aitortu eta onartua dan hezkuntza ikuspegia. Honek, ikasleen ikerketa pentsamenduaren eta ikasteko gogoaren aldeko apustua egiteaz gain, bere ikasketa kudeatu zein ikasgelako ikasketa eta mundu errealaren arteko loturak ezartzeko prestatuko dauz.

Begoñazpi Ikastola aitzindaria izan zan Harvard Unibertsitateko Project Zero hezkuntza eredua txertatzen, hau da, ikasketaren paradigma dan Ulermenerako Irakaskuntza ezartzen. Proiektuetan oinarritutako ikasketa sistema honek ikasleen ulermena lehenetsiko dau, horregaitik burutuko dau ebaluazioa ohiko azterketa eta testu-liburuak erabili gabe.

Orain, ‘Harvard ereduaren’ arrakasta berretsita, Bilboko ikastola honek, Bigarren Hezkuntzarako, ikasketaz edota ikasgaiak buruz ikastetik harago doan hezkuntza-programaren apustua egingo dau, ikasleen pentsamendu kritikoa, analisia edota eztabaida be sendotu eta indartukoko dauz. DBHn Nazioarteko Batxilergoari, Bitarteko Ikasketen Programa (BIP) deritxogu eta Harvard metodologiagaz bat dator. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako eskola curriculumera egokituta dagoanez,  hezkuntza programa hau txertatuta daben herrialdeetan ikasteko aukera be eskainiko deutse ikasleei.

Bitarteko Ikasketen Programak kontzeptuetan oinarrituko dau irakaskuntza, hau da, ikasgaiez harago.

 

Bitarteko Ikasketen Programak ikasleen profil zehatza dau abiapuntu, hots, ikasleengan bilatzen diran konpetentzia, ezaugarri edota trebetasunak. Besteak beste, jakinaren gainean jarriak eta irakatsiak, ikertzaileak, komunikatzaile onak, zintzoak, solidarioak, ausartak, gogoetatsuak, orekatuak… Hortik abiatuta, metodologia sistemak kontzeptuetan oinarrituko dau irakaskuntza, hau da, ikasgaiez harago. “BIPak ikasgai zurrunen etiketak hautsiko dauz eta dimentsio irekiagoa eskainiko dau”, azaldu dau Sergio Fernándezek, Begoñazpi Ikastolako DBH eta Batxilergoko ikasketaburuak.

Ikuspegiak

Holan dala, BIPak hasierako profilean deskribatutako trebetasunak landuko dabezan zenbait ikuspegi ezarriko dauz. Ezaugarri honeek garatu ahal izateko, ikasgaiak taldetan bilduko dira. Adibidez, ‘zientzia’; ‘hizkuntzak barneratzea’; ‘gizabanakoak eta gizarteak’; ‘arteak’; ‘diseinua’; ‘gorputz hezkuntza eta osasuna’…

Eta bloke handi honeetan, lotura daben eta giltzarri diran kontzeptuak landuko dira, ez dira ikasgai edo irakasgai bat ikastera mugatuko. “Frantziako Iraultza ikasten hasiz gero, kontzeptu batzuk gertakari historikoez harago joango diranez, ikasi egingo dira. Fernandezek hauxe diño: adibidez, ‘iraultza’ kontzeptua ezartzen dogunean, beste egoera eta ingurunetara estrapolatzeko aukeraemongo deusku, iraultza industrialera”.

Aurreko adibidearen harira esan, ikuspegi honek neska-mutilei beste kontzeptu “zabalago” batzuk lantzeko modua be emongo deutsela, hala nola zibilizazioa, nortasuna, zuzentasuna… Gainera horrek, historiako gertakari zehatzen barri ikasteaz gain, pentsatu, aztertu, ‘arrazoiak’ eta ‘moduak’ ezarri, hausnartu eta ikertzen be irakatsiko deutse.

Era berean, Nazioarteko Batxilergoa edo International Baccalaureate (IB) erakundeak gidatutako irakasleen urteko plangintzak irakasleei egokiera emongo deutse zenbait irakasgai txertatu edota batzea zein oinarrizko kontzeptuak, lotutako kontzeptuak eta testuinguru globala (irakasgai bakoitzaren abiapuntu diran ardatzak)ezartzea ahalbidetuko dau eta.

Bestalde, ikasgelan hainbat astetan zein hiletan landuko dira unitateak, beti be ikasgaiaren konplexutasuna kontuan izanik. Hainbat esaldi edota galdera sorta izango dira kontzeptuen eta edukien bidez ikasleak gidatuko dabezanak. Gainera, hezkuntza eredu honek baliabide ugari dauanez, ikasleek modu praktiko eta zuhurrean ikastea ahalbidetuko dau. “Apurka-apurka sartuko dira eztabaidan eta hausnarketan, azken baten, kontzeptu eta enuntziatuak irakasgai bateko gaiak baino askoz gehiago izango baitira” diño Fernándezek.

Aurrekoaz gain, programa honek DBH amaitutakoan, azken proiektua ezarriko dau, adinera egokituko dan ‘tesia’izango da eta proiektu pertsonal eta komunitate proiektuan banatuko da. Bertan, ikasleek eskola garaiko lau ikasturte horreetan garatutako gaitasunak praktikan jarri ahal izango dabez. ikasleek tutore batek gidatutako proiektu pertsonala burutu beharko dabe eta, aldi berean, ikasitako guztiaren ostean, komunitatean egin ahalko dabezan ekarpenak islatuko dauan komunitate proiektua be jorratuko dabe. Beraz, aldi berean ikasketa ezezik, komunitateari eskainiko deutson zerbitzua be izango da.

Ikasleek, bizitzako edozein eremutara estrapolatu daiteken ulermen kontzeptuala eskuratuko dabe.

 

Ebaluazioa eta onurak

Ikuspegi metodologiko honen onurak frogatuta dagoz. Ikasleek, bizitzako edozein eremutara estrapolatu daiteken ulermen kontzeptuala eskuratuko dabe. Ikasleek bizitza osoan erabilgarri izango dabezan gaitasunak eta trebetasunak garatuko dabez, azken baten hauxe izango da Bitarteko Ikasketen Programaren (BIP) helburu nagusia.

Horregaitik, etenbakoa dan ebaluazioa, gogoeta eta etengabeko hobekuntzara bideratuta egongo da, azken emaitza ikasleen hobekuntza eta garapen pertsonalaren prozesu bezala ebaluatuz. BIP ereduari jagokon prestakuntza-ebaluazioa eta ebaluazio batutzailea izango da.

Beraz, Begoñazpi Ikastolak, modu koherentean, metodologia barritzailea jarriko dau praktikan, hau da, hezkuntza, heziketa eta lan etorkizunari aurre egingo deutsen ikasleak ondo baino hobeto prestatuko dauz.