Antolaketa

Begoñazpi Ikastola partaidetzako sistema bezala eratzen da, horrek Hezkuntza Komunitate osoaren partaidetzan oinarritzen dala esan gura dau. Beraz, sendiak, irakasleak, ikasleak, zerbitzuetako langileak eta ikastetxearen titularra izango dira, batera jokatuta, Ikastolaren helburu orokorrak lortzen ahaleginduko diranak.

Partaidetzak, Hezkuntza Komunitatearen partaide bakoitzak bere konpromesu eta arduraren bitartez Ikastolako bizitzan bertakotzea eskatzen dau.

Ikastolaren antolamendua maila bitan definitzen dogu: gobernu mailan eta funtzionamendu mailan.

Gobernu mailan, azken batean:

  • Gidalerroak finkatzen dira.
  • Plangintzak onartzen dira.
  • Garapena eta emaitzak ebaluatzen dira.

Funtzionamendu mailan ekintzak burutzen dira, gobernu organoetatik urtendako gidalerroei jarraituz, organu horreek dira eta, azken batean, plangintza horreek onartuko dabezanak eta euren burutzapena ebaluatuko dabenak.

Ikastolaren gobernuan honako honeek hartzen dabe parte:

  • Alkargoarteko organoak:
    • Eskola Kontseilua.
    • Zuzendaritza Taldea.
  • Banakako organoak:
    • Titularra.
    • Zuzendaria.

Funtzionamenduko egiturak eremu bi hartzen dauz: eremu pedagogikoa eta eremu ekonomiko-administratiboa.

Eremu pedagogikoa funtsezkoa da eta Ikastoleari izatearen arrazoia emoten deutsana da. Irakaskuntza eta hezkuntza lan guztia hartzen dau, kristau baloreetan oinarritutakoak, pertsona eta euskaldun moduan bere heldutasunaren lorpenean ikasleen protagonismoa bultzatzera zuzenduriko eskola eta eskolaz kanpoko ekintza guztiak hartzen dauz.

  • Zuzendaritza organoak:
    • Ikasketa burua.
    • Etapa koordinatzaileak.
    • Sailetako buruak.
  • Ikastolaren funtzionamenduan parte hartzen daben beste organo batzuk:
    • Klaustroa.
    • Zikloetako koordinatzaileak.
    • Irakasle-tutorea.
    • Aholkulari-orientatzailea.

Eremu ekonomiko-admistratiboa laguntza eremu bat da eta Ikastolaren administrazioaz eta zerbitzuez arduratzen da.

Organo guztien funtzionamendua Barne Araubidean eta Funtzionamendurako Eskuliburuan definituko dira.

Organo desbardinetako partaideen aukeraketa aplikatu beharrezko lege eta arauak betez egingo da eta pertsona bakoitzak bere taldea aukeratzean oinarrituko da, Eskola Kontseilua izan ezik, ordezkaritza organoa da eta.