ASKOTARIKO ADIMENAK
Personok ditugun adimen desbardinei buruzko Howard Gardnerren teoriak lagundu egiten deusku, alde batetik, persona modu holistikoagoan ulertzen. Irakaslearentzat aukera parebakoa da persona bakotxaren ikasteko erara gehiago hurbiltzeko.
Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzaren amaierara bitarteko curriculum-programazinoak adimen horreek errespetatuz eta indartuz diseinetan dira.
Klaustroak daborduko bere gain hartzen dituan hainbat jarduera dira: Askotariko Adimenen Testa, ikaslearen eta irakasleen adimen indartsuak eta ahulak ezagutzeko; ikasleek euren beharrik onenak aukeratzen ditue (Personabarruko Adimena); irakurketa-gidatuak (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, LHko 1. eta 2. mailako umeakaz); Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak neurriei (distantzia, pisua, bolumena) buruzko eskola praktikoak prestetan ditue eta lehen zikloko ikasleei laguntzen deutsee; Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek binaka lantzen ditue benetako testuen irakurmena; plan personala: tutore bakotxa bere ikasleakaz bildu eta hobekuntza-planak egiten ditu. Horrelan, guztiek egiten ditue euren lanari, ohiturei eta abarrei buruzko gogoetak…; lan kooperatiboa: lan kooperatiboa egiteko hainbat teknika erabilten ditugu, Haur Hezkuntzako ikasgeletatik Bigarren Hezkuntzaraino; unidade didaktikoak, gaia askotariko adimenetatik lantzen; Haur Hezkuntzako ikasleek egindako Mapa Mentalak, Ikasgelan landutako proiektu bakotxean egindako ulermenen laburpen gisa; bizitzearen bidea (Bizibidea): gure ikasleek ariketa personala egiten dabe euren historia azaltzeko. Adimen desbardinak lantzen ditue.