Zuzendariaren eskutitza
Familia estimatuak,
Zuen aurrean aurkeztea ohore handia da niretzat, Begoñazpi Ikastolako zuzendari barria nazelako. Betidanik nire etxea izan dan ikastola honetan ikasi eta lan egiteko aukera izan dot, eta gaur ilusioz eta erantzukizunez onartzen dot ardura hau.
Ikastola ez da bakarrik ikasteko leku bat; gure seme-alaben bizitzak laguntzen, hezten eta aberasten dauzan ETXEA da. Horregatik, nire konpromisoa argia da: irakasleakaz, ikasleakaz eta familiakaz alkarlanean aritzea, gure ikasleen garapen osoa lortzeko.
Gizartea aldatzen ari dan heinean, hezkuntzak be erronka berriak daukaz. Begoñazpi Ikastolak beti euki dau barrikuntzarekiko grina eta kalitatezko hezkuntza eskeintzeko konpromisoa. Hori indartu eta zaintzen jarraitzeko gogoz nago, beti be gure balore kristau eta gizatiarrak oinarri izanik.
Eskerrik asko bihotzez zuen konfiantzagaitik. Badakit bide hau ez dodala bakarrik egingo: zuen laguntza eta babesa funtsezkoak izango dira. Elkarrekin, gure ikasleen etorkizun onena eraikiko dogu.
Adeitasunez eta maitasunez,
Bego Bañuelos
Zuzendaria
