Teknologia eta digitalizazioa

EREMU TEKNOLOGIKO-KULTURALA: GOI-MAILA HELDUTASUN TEKNOLOGIKOAN

IKTen egungo egoera aztertzeko, ikastolan horreen ekintza-eremua honako eremuotan banatuko dogu:

AZPIEGITURAK ETA KOMUNIKAZINOAK

Gaur egun, Ikastolan 1.400 informatika-ekipo baino gehiago dagoz, Interneterako konexinoagaz, honelan banatuta:

Irakasleentzako azpiegitura teknologikoa

  • Irakasle bakotxak ekipo informatiko bi, ordenagailu eroangarri bat eta iPad bat ditu.

Irakasle ez diran langileentzako azpiegitura teknologikoa: 15 ordenagailu finko eta 5 ordenagailu eroangarri zuzendaritzarako, idazkaritzarako, mantentze-lanetako langileentzako...

Ikasleentzako azpiegitura teknologikoa:

  • Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasle guztiek eroangarria edo iPada daukie.
  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan, 50 iPad daukiez partekatzeko.
  • Haur Hezkuntzak 30 tablet ditu partekatzeko.
  • Guztira 87 proiektore dagoz gela eta tailer guztietan.

Barne-sarea Gbyte/s teknologiakoa da. Interneterako konexioa eta WiFI sistema enpresa indartsuek kudeatzen dabez.

APLIKAZINOAK

Ulermen Proiektutan Oinarritutako Ikaskuntzak ikaskuntzarako material propioak sortzera eroan gaitu. Material horreek zeharkako proiektuak dira, eta eskumen-arlo guztiak jorratzen ditue. Material hori guztia erabat digitalizauta dago Appleren iBookari esker. Haur Hezkuntzatik Batxilergoko 2. mailara arte.

Gainera, beste plataforma eta gordailu digital batzuk ditugu, esaterako Itunes Lehen Hezkuntzan eta Moodle Bigarren Hezkuntzan, material digitalizau guztia biltzen dauena. Horrek guztiak ikasleakaz alkarrekintza are handiagoa ahalbidetzen dau.

Begoñazpiko blogak: http:/www.blogsbegonazpi.blogspot.com.es/

Moodle: https://moodle.begonazpi.org/login/index.php

PLATAFORMA DIGITALA

2009. urtetik, Ikastoleak hezkuntza-komunidadeko kide guztien eskura ipini dau tresna bat, komunidade horrek Interneten bere lekua aurkitzeko aukerea emoten dauena, eta, aldi berean, guztien arteko interakzino handiagoa errazten dauena.

Plataforma horrek aukerea emoten deusku:

Barne-antolamentua eta -komunikazinoak hobetzeko.
Familiakazko komunikazinoak hobetzeko.
Ikasleak ikasgaien araberako lantaldeetan integretea (blog batek emon leikezan antzeko funtzionalidadeakaz).
Irakasleak, ikasleak eta familiak biltzen dituan egitura bat sortzea, komuniketako, alkar ezagutzeko, alkar ulertzeko, ikasteko eta guztiak batera eta banaka hobetzeko balio deuskuna.

OBSERVATORIO DIGITAL

2010ean “Behatoki Digitala” sortu zan, ikastetxeko lau hezkuntza-etapetako irakasleen, pedagogoen eta teknologiako teknikarien ahaleginak bateratzeko, egungo baliabideak eta beste leku batzuetako baliabideak ezagutzetik abiatuta, onenak hautatzeko ahalegina egiteko eta ikasgeletan horreen erabilerea bultzatzeko.

Talde horretan, teknologia barriek eskaintzen dituenhobekuntza pedagogikorako aukerak aztertzen dira, horreek garatzeko planak egiten dira, irakasleak laguntzen eta motibetan dira, prestakuntza- eta laguntza-jardunaldiak antolatzen dira, beste ikastetxe edo herrialde batzuetako ezarpenak ezagutzen dira, bai eta programak eta aplikazinoak be, eta jardunbide egokien jardunaldiak garatzen dira, bai barnekoak (ikastetxeko irakasleen artean esperientziak partekatuz), bai kanpokoak (kanpoko esperientziak ezagutuz eta gureak ezagutarazoz)

Behatoki Digitalaren arrakasta eta helburuen lorpena finkatu gura dogun oinarrietako bat ezagutzea da. Ezagutzea eta partekatzea. Jarduteko sinergia positiboak sortzea, gure jarduerea eten barik hobetzeko, ikasleen gaitasunak indartzeko eta familiek sistema metodologiko horren aberasteaz eta eraldaketaz daukien pertzepzinoa indartzeko.

BEGOÑAZPI TB
(Begoñazpi Telebista). Ikastolako proiektuei buruzko bideo-informazinoa daukan bideobloga.
Begoñazpi TB