Ebaluaziotzat kontzientzia hartzearen prozesua ulertzen dogu, bai Hezkuntza Proiektu honen helburuen lorpen mailarena bai lortzeko ahaleginean ikusten diran beharrizenena.
Honek Proiektuan inplikatuta dagozan partaideen aldetik zera eskatzen dau:
Garapenaren etapa bakoitzaren ezagurri desberdintzaileek desbardintasunak markatu behar dabez ebaluaketa planteatzeko moduetan.
Zentzu honetan, DBHn kontuan hartu beharko da ikasleek prestakuntzarako hurrengo etapetan aurkituko dabezan ebaluazio motetarako beharrezko egokitze progresiboa.
Azkenik, Hezkuntza Proiektu hau Hezkuntza Komunitate osoaren ahalegia danez gero, beharrezkoa egiten da hezkuntza partaide bakoitzak bere partaidetzaren kontzientzia hartzean esku hartu daian. Horregaitik, ikasleak euren ebaluazioan parte hartzen ohitu behar dira; irakasleek be euren lana ebaluatuko dabe; eta kudeaketa organoen bidez, Hezkuntza Komunitateak Hezkuntza Proiektu honen sendotasuna eta eragingarritasuna ebaluatuko dauz.