Metodologia

Helburuok lortzeko hurrengo metodologi eta orientazio oinarriak hartzen dira:

  • Ikasleak euren garapen elementu eraginkor eta egile bihurtu, garapen hori ikaslea, erabakiak hartu, bere denbora antolatu eta bere lana baloratzeko gai izatea bezala ulertuz.
  • Ikasketa esanguratsua izango da, hau da, ikasteko eta jokatzeko autonomoago egiten dauazan edukien eta prozeduren eskuratzea erraztuko dau.
  • Ikasketaren ahalegina gaitasun guztien (ezagutzarenak, afektiboak, adierazpenarenak, mogimenduarenak eta sozialak) garapenera bideratuko dira, garapenaren sasoi desberdinetako beharrizenak eta ikasleen benetako lorpenak kontuan hartuz.
  • Ahaleginaren pedagogiaren alde jokatuko da, ikasketa ikasleentzat prozesu gatxa dala kontuan hartu behar da eta, beraz, honeek beharrezko ahaleginera ohituko dira ikasketak antolatzeko teknika egokiak emongo jakezalarik.
  • Aniztasunaren pedagogia jagongo da, eta horretan tutore bakoitza ikasleen egoera aniztasunaren erronkari erantzuten saituko da. Garrantzitsutzat jotzen dira ikasketa desberdintasunarenganako tratamendu prebentiboa eta egokitze kurrikularrak. Tutoreek, Orientazio sailagaz batera, etapa desberdinetako orientatzaile funtzioaren helburuak eta baliabideak finkatuko dabez.
  • Bai irakasle bai ikasleen artean talde lana bultzatuko da, lanean koordinazioa, lankidetasuna, ikasketa, eragingarritasuna eta gozamena bultzatzeko asmoz.
  • Irakaskuntzako D ereduan eskolaratzea eta euskerea menperatzea abestasuna da ikasle guztientzat. Euskararen erabileraren egoera soziala kontuan hartuz, beharrezkoa da premiazko ekintza batzuk lantzea:
    • Euskeraren didaktika zaindu eta indartu, eta era berean baliabideen hobekuntza.
    • Euskeraren erabilera indartzeko beharrezko neurriak hartu, bai eskola bai eskolaz kanpoko esparruetan.
    • Ikasketa honen ahaleginari eutsi, bai irakaslen bai gurasoen aldetik, ikasleek euskerea euren hizkuntza bihurtu dagien beharrezko euskarriak bilatuz.
    • Funtsezkoa da gurasoek lan hori irakasleei izteaz nahikoa ez dala pentsatzea, eurak be inplikatu egin behar dira euskeraren erabileraren esparruen hobekuntzan.