Honeek dira labur-labur, Begoñazpi Ikastolak lortu nahi dauazan helburuak:
- Banan-banako prestakuntza eta askatasunaren pedagogia egoki baten bidez nortasunaren garapen oso, integrala eta harmonikoarako gaitu ikaslea, bai bere bizitzan, bai sendiko bizitzan bai gizarteko eta lan bizitzetan garatu daiten.
- Ikaslea-taldea-ikastetxea inguru sozio-ekonomiko-kulturalagaz harremanetan jarri, irekitasun eta komunikazio bideen bitartez hurrengo honeek bultzatu daiazan:
- Euskeraren jabetza, hobekuntza eta erabilera bizitzaren esparru guztietan.
- Euskadiko eta Bizkaiko inguru sozio-kulturalean eta tradizio historikoan prestakuntza, bere balore guztiekin.
- Jasoera eta egoeren balorazio kritiko eta eraikitzailea.
- Era orekatu baten garatu bai gaitasun intelektualak, bai lan teknikak bai prestakuntza zientifikoa eta humanistikoa, batez be ekimenak eta sormena baloratuz eta bultzatuz.
- Beste herri eta kulturenganako irekitasunean eta oniritzian hezi, lankidetasun izpiritu solidariotik eta baketik balore aniztasuna hartzen eta komunikatzen jakiteko.
- Benetako begirunean oinarrituta dagozan eta hezkuntza komunitatean, eta gizarte-bizitzan parte hartze eraginkorra bultzatzen daben harremon pertsonalen eta jokabide ohituren tankera bat landu.
- Pertsonaren, munduaren eta historiaren ikuspuntu kristaua proposatu, fedearen eta kultura aldakorraren arteko etengabeko alkarrizketa jarriaz, Barri Onaren baloreen araberako bizimodua adoretuz eta konpromesu aldatzaile batera daroan gizarte kontzientzian heziz.
- Bertoko eliza eta eliza unibertsalaren parte izateko xedea baloratzen lagundu daikien fedearen bizipenak eta anaitasun adierazpenak sustatu.
- Eskubideen bardintasunean hezi, sexu edo izate sozialeko inolako bereizkeria barik.
- Ingurumenarenganako begirune, kontu eta hobekuntzan hezi, ingurumenarenganako bakarkako eta taldeko sentikortasuna garatuz eta kontsumo orekatu baterako konzientziatzen saiatuz.
- Gaitasun eraginkorra sustatu, pertsona bakoitzaren ahalbideak ahalik eta gehien garatuz.
- Izpiritu kritiko eraikitzailea landu, arazoen konponketarantz edo hautabide barrietarantz bideratuz.