Begoñazpi Ikastola, komunikazio-hizkuntza bizkaiera erabilten dauan ikastola euskalduna da.
Bilboko Elizbarrutiak Nazareteko Jesusen mezuaren barri emoteko sustatua. Ikasleen eta honeen familien zerbitzura heziketa osoa, kalitateduna, barritzailea eta eleanitza jarriz.
Munduari ateak zabalduz,Euskal Herriko kultura ezagutu eta aintzat hartuz beste herri eta kultura batzuei errespetua izatea bultzatzen dau.
Ikastola euskalduna, eleanitza, handia eta ekonomikoki iraunkorra izan gura dogu, Bilbo inguruan hezkuntza-eskaintza eginez, izan daitela:
- Bikaintasunaren eredu
- Nazareteko Jesusen Mezuaren igorle
- Barritzailea eta teknologikoki aurreratua
- Parte hartzailea
Hezkuntza formala eta ez formala uztartuz, hezkuntza-emaitza onak lortu ez eze, Hezkuntza Komunitatea osostzen dabenen, hau da, ikasle, guraso, langile eta Gotzaitegiaren, gogobetetzea be lortuz.