2026/2027 IKASTURTEA

2026/27 ikasturteari begira, Begoñazpi Ikastolak espazioak eta instalazioak hobetu dauz

2026/27 ikasturteari begira, Begoñazpi Ikastolak espazioak eta instalazioak hobetu dauz

Begoñazpi Ikastolak ikasleei eta hezkuntza komunitate osoari espazio egoki eta funtzionalagoak eskaintzeko asmoz, udako oporraldia instalazioetan lanak eta hobekuntzak egiteko erabili dau. Barrikuntza nagusietako bat, irakurzaletasuna sustatzeko ezezik, ikasleei ikasketetan  laguntzeko be espazioa sortzea izan da, hau da, Haur eta Lehen Hezkuntzarako liburutegia egin eta zabaltzea. Lehen Hezkuntzako eraikineko hainbat solairu eta korridore be margotu dira. Beraz, beste itxura bat emon jako, barriztua eta bizia.

Aurrekoez gain, beste hobekuntza batzuk be egon dira, besteak beste, Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinetako galdara aldatzea eta Gorputz-Hezkuntzako materiala biltzeko beste gela bat sortzea.

DBHko eta Batxilergoko eraikinean be egin dira hobekuntzak, hain zuzen be laborategian. Azken baten, espazioak bai ikasleen beharretara, bai  hezkuntza-jarduera desbardinetara egokitzea izan baitogu  helburu.

ARGAZKI GALERIA

2026/27 ikasturteari begira, Begoñazpi Ikastolak espazioak eta instalazioak hobetu dauz 2026/27 ikasturteari begira, Begoñazpi Ikastolak espazioak eta instalazioak hobetu dauz 2026/27 ikasturteari begira, Begoñazpi Ikastolak espazioak eta instalazioak hobetu dauz 2026/27 ikasturteari begira, Begoñazpi Ikastolak espazioak eta instalazioak hobetu dauz 2026/27 ikasturteari begira, Begoñazpi Ikastolak espazioak eta instalazioak hobetu dauz
//Autoplay