Eskertzeak, iradokizunak eta kexak
Ikasle, guraso zein Partner agurgarriok:
zuek diñoskuzuena sano garrantzitsua da guretzat Ikastola hobetzen lagunduko deuskuzu eta. Zein arazo dozuen jakinez gero, zer hobetu jakingo dogu. Hobetzeko prest dagoz!
Berbea emoten deutsugu,
Aurkezten dozun guztia estabaidatu eta kontuan hartuko dogu. Jaso dogulako barri egun biren buruan jakinaraziko deutsugu, aurkeztutakoa egilearen izenik emon barik landu edo tratatuko dogu, lehen erantzuna bost eguneko epean, lan egunak, bialduko deutsugu. Denbora gehiago beharko bagendu, aldez aurretik jarritako epean erantzungo deutsugu.
Zelan egin daikezu?
Hartuemon zuzena atsegin dogu, baita zuzeneko hartuemona zein informalen hurbiltasuna be. Zure iradokizun edo kexari itxura formala emon gura badeutsozu bidea erreztuko deutsugu, web orrialdean aurkituko dozun galdera-sorta erabiliz edo Ikastolako idazkaritzan izango dozun inprimakina (papera) betez, edo Ikastolako 94 400 53 00 telefono zenbakira deituz, edo ikastola@begonazpi.net helbidera e-maila bialduz, edo Ikastolara eskutitza bialduz.
Zuzenean hitz egin gura badozu, eskatu eizu Ikastolako edozein arduradunegaz alkarrizketa izatea.
Izandako tratuagaz ados ez bazagoz, zer egin daikezu?
Ikastolako zuzendariarengana jo, Eskola Kontseilura joan edo Bilboko Gotzaindegiko Hezkuntza Sailera zuzendu.
Ikasturteko iradokizun eta kexen txostena.
Ikasturtea amaitu ondoren, Ikastolako zuzendaritzak, izandako iradokizun eta kexen txostena, baita emondako tratamera be Eskola Kontseiluari jakinaraziko deutso.
Prozesuen jabea
Jaione Arenaza