Emozionaltasuna

BEGOÑAZPIKO “LOTURA EMOZIONAL KONTZIENTEAREN” (LEK) PROIEKTUA.

Heziketa emozionala funtsezkoa da irakaskuntzan; izan be, emozinoak kudeatzeko gai izateak lotura zuzena euki dau droga-kontsumoaren prebentzinoagaz, bizitzako trebetasunen garapenagaz, gizarte-trebetasunakaz, osasunerako hezkuntzeagaz, giza garapenerako orientazinoagaz, errendimentu akademikoaren hobekuntzeagaz eta abarregaz (Biesquerra, 2014).

Garrantzitsuena ez da zer egin behar dan jakitea, egiteko gai izatea baino. LEK ereduak (Lotura Emozional kontzientea) adierazoten dau emozinoak erabagiten dauela eta arrazoiak justifiketan dauela, eta, zer egin behar dan jakin arren, ez garala gai izango hori egiteko, egoera horretarako emozino egokia aktibetan ez badogu. Eredu honen eskutik, badakigu ez dagoala emozino positibo eta negatiborik. Atseginak eta desatseginak dira sentiduarazoten gaituen moduaren arabera, baina guztiak dira beharrezkoak personearen osasun mentalerako.

Begoñazpi Ikastolak Adimen Emozionala errealidade izatea lortu nahi dau, eta ez irakaskuntzan itxaropena izatea. Horregaitik, eredu horrek ikastetxeko Bizikidetza Plan osoan euki dau eragina. Ikasgelan segurtasun-emozinoen esparruan egoteko gai diran irakasleek, ikasleen miresmena lortzen dabenek, ikasgaiaren inguruko jakingurea sentiduten dabenek eta ikasleari jakingura hori kutsatzen deutsienek, berme osoa daukie ikasgelan Adimen Emozionalaren premisen barruan dagoan giroa lortzeko.

Eredu hau egunero dago ikastolearen azpian eta ikastetxeko txoko guztietan da protagonista. Beraz, BELEK deitu dogun ezarritako bizikidetza-ereduaren oinarria da.

BELEK bizikidetza-ereduak hiru zutabe nagusi daukaz.

Lehenengoa, prebentzinoari buruzkoa; bigarrena, datu-bilketeari buruzkoa, eta hirugarren mailea tratamentuari buruzkoa. Lehenengo eta hirugarren mailetan, ereduari bizia emoten deutsien proiektuak sartzen dira, hain zuzen be, proiektu horreek eragiten dabelako ikasleek emozino-sortan zehar dantza egitea, dantza hori moldatzen daben ERREFERENTEAKAZ.

Lehen mailan, BITARTEKARITZA proiektuak eta TUTORETZEAREN EKINTZA-PLANAK hartzen dabe protagonismoa; biek ala biek ikasleakan personabarruko gaitasunak garatzea daukie oinarri, bizi daben egoerara egokitutako emozinoak aktibetako gai izan daitezan. Personabarruko gaitasunak, emozino desatseginakazko tolerantzia gisa, horreek eragiten dituan egoerak halako emozinoa eskatzen dauenean. (Gero eta tolerantzia gitxiago ikusten da emozino desatseginak eragiten dituen egoeren aurrean, kasu askotan garapen osasuntsua lortzeko beharrezkoak izan arren).

Lagun hurkoa erasoten dabenean txarto sentiduko diran, harresi bat bota gura dabenean amorrua sentiduko daben edo beren eskubideak baliatu behar dituenean segurtasunez jardungo daben ikasleak behar ditugu.

BITARTEKARITZA proiektuan Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako etapek parte hartzen dabe, eta TUTORETZEAREN EKINTZA-PLANETIK lau etapak elikatzen dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

Hirugarren mailan, tratamentuari buruzkoan, HARRERA proiektua gauzatzen dogu.

Familiak alkarregazko miresmenean oinarritutako hartu-emon batetik hartzea, errespetuan eta konfiantzan oinarritutako loturea sortuz, horixe da proiektu honen helburua. Familia dan lez onartzeko gaitasuna dauka premisatzat, kontenplazinozko entzuketearen bidez.

Gure asmoa da familiek ulertzea ikastolan daukagun jarrerea geure buruagaz, besteakaz eta munduagaz jarduteko modua dala, hartzen dogun jarrerearen eukia edozein dala be. Ez da eukia Ikastolan familiakaz berba egiten dauena, emozinoa da berba egiten dauena.

20 ikastetxek baino gehiagok bisitau dabe bizikidetza-eredu hau, eta Finlandian sortutako KIVA bizikidetza-ereduagaz alderatu dabe.

Ikastoleak zezeilaren 6an lortuko dau autortzea, bizikidetza-eredu honegaitik eta Heziketa Emozionalaren teoria bat praktikara eroateko gai izateagaitik. Sari hau Emotional Networkek emongo dau.

JOLASTOKIAK KUDEATZEA

Kudeaketa emozionalaren ildo beretik, 2019-2020 ikasturtean jolastokiak atsedenaldian kudeatzeko plan integrala ipini da abian, bizikidetza hobetzeko eta gatazkak saihesteko.

Hamen hobekuntza-ziklo honi aplikautako hobekuntzak:

Jolastokiak kudeatzen dituen langileen prestakuntzea. Persona horreek 16 orduko ikastaroa jaso dabe ikasleen artean gatazkak behatzeko eta kudeatzeko estrategiak garatzeko. Prestakuntza hori Idoia Romo Bilboko psikologo ospetsuak emon dau.

Jolastokiak kudeatzen dituen langileen prestakuntzea Heziketa Emozionalean. Heziketa emozionalari buruzko 12 orduko ikastaroa jaso dabe munduan ospetsua dan Roberto Aguado psikologo eta psikiatraren eskutik. Roberto Heziketa Emozionalaren LEK eredua garatu dauen aditua da.

Jolastokia kudeatzeko eredua garatzea, ikasleek eurek garatutako dekalogoan oinarrituta. Jolastokiko arauak, gatazken kudeaketa eta komunikazinoa definiduten ditu dekalogo honek.

Kaleko hezitzaileak kontratetea, jolastokia zaintzeaz harago, ikasle nerabeakaz lan egiten dabenak euren adinagaz lotutako gai guztietan.

Gatazka guztiei buruzko asteroko txostenak eta ikasketaburuaren ondorengo kudeaketea. Txosten horreetan oinarrituta, bardinen arteko balizko jazarpenagaitik behaketa sistematikoak zein kasutan hasi behar diran erabagiten da (ikastetxeko bizikidetza-plana).