Elizbarrutiko Ebanjelizatze Egitasmoak hurrengo lau urteetarako daukan helburua hauxe da: ''gure alkarteak erabarritu misiorako Jainkoaren hitzaren argitan''.
Bizkaiko Elizaren Ikastola garanez gero, aipatutako egitasmo orokorra gure urteko Pastoral Planaren bidez zehazten dogu.
Hainbat arlotan lan egingo dogu:
- Formakuntza topaketak , guraso, irakasle eta ikasleei zuzenduta.
- Fedearen ospakizunak. Ikasleekin urtean zehar eta sendi arteko eukaristiak.
- Giza eta kristau baloreen sustapena: kanpainak, Elizbarrutiak antolatutako zine-astea,''Palenque-Begoñazpi alkarlaguntza proiektua'', testigantzak, boluntario eskaintzak eta beste ekimen solidario batzuk.
- Bokazio Pastoraltza egitasmoaren garapena.
- Pastoral Unitate, gizartean eta Bizkaiko Elizan lan egiten daben hainbat talderekin koordinatu.
- Elizbarrutiak proposatutako ekimenak bultzatu.