2026/2027 IKASTURTEA

Enpatia eta alkarrizketa izanik ikasiko dogu gatazkak konpontzen

Enpatia eta alkarrizketa izanik ikasiko dogu gatazkak konpontzen

Begoñazpi Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek, Erlijio ikasgaian role playing dinamiken bidez, gatazkak modu baketsuan konpontzeko lan egin dabe. Egokiera bakoitzean zelan jokatu eta urtenbideak zelan emon aztertu zein jakiteko hainbat egoera bizi eta antzeztu dabez.

Antzezpen labur honeen bidez, umeek besteren lekuan jarri, desadostasun bati aurre egiteko modu desbardinei buruz hausnartu eta parkamenaren, entzutearen nahiz alkar ulertzearen garrantziaz jabetu eta berau ulertu ahal izan dabe.

Jarduera honek Nazioarteko Batxilergoko urteera-profilaren funtsezko trebetasun bi, hau da, gogoeta eta arrazoiketa garatzen lagunduko dau. Trebetasun bi honeek, egoerak hainbat ikuspegitatik aztertzea, egiten doguzan ekintzen ondorioak baloratzea eta erabakiak kontzienteki hartzea ahalbidetuko deuskue.

Gatazkak konpontzeko eta bizikidetza hobetzeko alkarrizketa, enpatia eta errespetua oinarri-oinarrizkoak dirala ikasteko modu praktikoa.

ARGAZKI GALERIA

Enpatia eta alkarrizketa izanik ikasiko dogu gatazkak konpontzen Enpatia eta alkarrizketa izanik ikasiko dogu gatazkak konpontzen Enpatia eta alkarrizketa izanik ikasiko dogu gatazkak konpontzen Enpatia eta alkarrizketa izanik ikasiko dogu gatazkak konpontzen
//Autoplay