LH 3.mailakoek San Mames hartu dabe!
Aste honetan, Lehen Hezkuntza 3. mailako neska-mutilok San Mamesen dagoan Athletic Cluben Museoan izan gara; bai berezia eguna!
Bertan egonik, Proiektuko ikasgaiko edukiak lantzeko modua izan dogu, batez be, ahozko eta ahozko komunikazinoa ez dana. Futbolaren mundua ardatz hartuta, zelan komuniketan garan eta igorleak nahiz hartzaileak zein zeregin daben aztertu dogu. Horren harira, prentsaurrekoa egin dogu, kazetari eta protagonista geu izan garalarik.
Bide batez, Athletic maitearen historiaren barri izan dogu, zenbat zehaztasun! Aldagelak ikusi, taldeak irabazitako kopa guztiak begietsi eta futbol aulkian ezezik presidentearen palkoan be eseri gara. Aurrekoaz gain,” Txopo”ri, hau da, Iribar mitikoari penaltiak jaurtitzen be ibili gara. Amaitzeko, San Mamesera egin dogun lehen talde ibilaldian, Athleticeko historian mitoa izan dan Pichichiri lore-eskaintza egin deutsogu.
Esperientzia ahaztezina izan da, ikasteko, gozatzeko eta gure kolore zuri-gorriak bihotzean eroateko aukera parebakoa!
Aupa Athletic! Aupa LH 3.mailako lehoiak!







