2026/2027 IKASTURTEA

LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa!

LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa!

LH1.mailako ikasleek egun ederra emon dabe Balmasedan.

Ikasturte hasierako ibilaldi honen helburu nagusia alkar hobeto ezagutzea eta talde-harremanak sendotzea izan da. Izan be, iazko taldeetan ez dagozanez, gelatik kanpo alkarregaz gozatu bitartean, txangoa aukera paregabea izan da gelakide barriak, beste geletako umeak eta irakasleak hobeto ezagutzeko.

Balmasedara heldu ginanean, hamaiketakoa hartu genduan plazan, indarra hartu eta abenturari ekiteko prest. Ondoren, herriko alde zaharrean bertako txoko esanguratsuenak ezagutzeko pista-jolas dibertigarria egin genduan,

Zubi Zaharra, San Juan eleiza, Horkasitas Jauregia eta San Severino plaza ikusi genduzan. Ikasleek, pista bakoitza gainditutakoan, puzzle baten pieza bat lortzen eben. Pieza guztiak batu eta puzzlea osatu ostean, ezusteko ederra izan eben. Saria, Santa Klarako parkera joatea izan zan.

Jolasean, alkarlanean eta barre artean, lagunak egiteko eta talde moduan hazten jarraitzeko egun zoragarria izan zan.

ARGAZKI GALERIA

LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa! LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa! LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa! LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa! LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa! LH 1.mailako ikasleak Balmasedara egun-pasa!
//Autoplay