Hezkuntza ez-formala martxan da
Begoñazpi Ikastolako hezkuntza ez-formaleko jarduerak martxan dagoz. Aurten be, ikasleek gelan aztertu zein landutakoa osatu xedez, hainbat proposamenetan parte hatzeko modua izango dabe. Hau guztia, interes barriez jabetzeko, trebetasunak jorratzeko nahiz beste modu baten ikasteko erabiliko doguzan espazioekin partekatuko dogu.
Gainera ikasturte honetan, jarduera barriak izango doguz, besteak beste, eraikuntza-erronkak, lettering edo sukaldaritza. Ilusioz sorturiko proiektu barri honeek, gero eta ikasle gehiagok esperientzia honeetaz gozatzeko abagunea izan daien apurka- apurka maila gehiagotara zabaldu nahi doguz.
Hezkuntza ez-formala, formalaren guztiz egokia dan osagarria danez, ikasleen garapen integralean berebiziko garrantzia izango dau. Jarduera honeen bidez, testuinguru desbardinetako gaitasun zein trebetasunak lantzeaz gain, sormena eta autonomia be sustatuko dira, ikasteko eta partekatzeko bideak zabalduko diralarik.
Proiektu barriei ekitea beti izaten da atsegina. Horregaitik, ikasleei ikasgelatik kanpo be lagunduko deutseen proposamenak eskaintzeko gogoz ekingo deutsagu ikasturte barri honi.


