LH 4. mailako ikasleak Artziniegan
Euskal Herria proiektuan lantzen dabilzan edukiak bertatik bertara ikusi, aztertu eta guztiaren barri jasotzera, LH 4. mailako ikasleak Artziniegara joan dira.
Bertako Museo Etnografikoan eginiko bisitan, gure arbasoen bizimodu, ohitura, lanbide eta tradizinoen barri jaso eta ikusi dabe. Horrez gain, inguruan dagoan kupula be ikusi dabe.
Urteera honen bidez, ikasleek gelan ikasitakoa errealidadeagaz lotuz, Euskal Herriko historia eta kultura hobeto ezagutu dabe.
Gure sustraien nondik-norakoak jakiteko eta Euskal Herriko ondarearen aberastasuna baloratzeko ederra esperientzia!





