Eleaniztasuna

Hezkuntza eleaniztun hau 2 urtetik 18 urtera bitartean lantzen da, eta irakasgai batzuk ingelesez emoten dira, hizkuntza bakotxeko irakasgaiez gain (gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana).

Izan be, 2019-2020 ikasturtean ikastoleak hizkuntza-proiektua zabaldu dau eta alemana sartu dau atzerriko bigarren hizkuntza moduan. Beraz, gure Ikastolako hizkuntza-eredua honelan definiduten da:

Komunikazino-hizkuntza: euskerea.

Derrigorrezko hizkuntzak: ingelesa eta gaztelania.

Hautazko hizkuntzak: frantsesa eta alemana.

Curriculuma antolatuta dago Ikastoleak Europako hizkuntzen esparruan ezarritako gaitasun-mailak eskuratzen dirala ziurtatzeko: Euskera C1; Ingelesa B2; Frantsesa B1.

Ingeleseko gaitasunak ingelesaren arloaren bidez eskuratzen dira batez be. Arlo hau arte-, teknologia- eta zientzia-ibilbide osoak indartzen dau. Ibilbide biok barne hartzen ditue plastikea, artea, teknologia, zientziak, kimikea, fisikea eta kultura zientifikoa, eta haur-hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte garatzen dira.

Horrek esan gura dau asteko ordutegiaren barruan ingelesez emoten diran saioek irakastorduen %36 hartzen dabela.

Euskerazko gaitasunak ikasgaiaren eta ibilbide humanistikoaren bidez eskuratzen dira (ingurunearen ezagutzea, erlijinoa, musikea, historia, filosofia...). Frantsesaren arloa Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik Batxilergora bitartean lantzen da.

Eleaniztasuna bultzatzeko, Begoñazpi Ikastolak hainbat programa zehatz daukaz.

1. BERTAKO IRAKASLEAK HAUR HEZKUNTZAN (INGELESA). Haur Hezkuntzako ikasleek (3, 4 eta 5 urte), gainera, bertako irakasleen laguntza daukie talde bakotxean. Horrelan, ingelesezko Amco metodoaren sarrerea osotzen da.

2. SCIENCIE: Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ingelesean murgiltzeko programea. Ingurunearen ezagutza ikasgaian murgiltzeko programearen helburua ingelesaren erabilerea sustatzea da, gaiak aztertzeko tresna lez. Legeak ingurumena ezagutzeko aurreikusten dituan bost saioetan, bigarren zikloan bi eta hiru hirugarren zikloan, ikasgaia ingelesez lantzen dogu. Helburu horregaz batera, talde-lana sustatu gura dogu, bai eta ikasleek proiektuak gauzatu eta aurkeztea, laborategiko praktikak… Zalantza barik, esperientzia positiboa eta aberasgarria da ikasleentzat, ingurunearen ezagutza ikusteko eta ikasteko eta atzerriko hizkuntza bat komunikazino-hizkuntza lez erabilteko beste modu bat da.

3. SCIENCE BITS. Scienceko ikasgelan multimedia irakasgaiak emotea, laguntza moduan, hau da, zientziak ikaslearentzat modu motibagarrian irakasteko proposamen didaktikoak. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ezarria.

4. ART ENGLISH: Ingelesean murgiltzeko programea Lehen Hezkuntzan. Ingelesean murgiltzearen helburu nagusia da atzerriko hizkuntzearen erabilerea sustatzea arte-hezkuntzan, modu dinamiko eta motibagarrian, gaitasun barrietan oinarrituta. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik, gure ikasleek ingelesez lantzen dabe artea. Landu beharreko gaiak antolatuta daukaguz, lehen hezkuntza amaitzean gure ikasleek pinturea, modelaketea, perspektibea, autoreak, arkitekturea eta abar landu daiezan.

Irakasgai horreek emoteko erabilten dan metodoa zikloka lan egitean datza. Hau da, talde desbardinak egiten ditugu maila eta klase bakotxeko ikasleak nahastuz. Horrelan, zortzi talde barri lortzen ditugu. Horreekaz, euren maileari eta beharrari egokitutako materialagaz lan egiten dogu, berau ikastetxeko irakasleek eurek egina da. Besteak beste, “Role Play” proiektuak, joko motorrak, txotxongiloen erabilerea, ipuin kontaketak, etab. Gainera, ikasleek berba egin daien eta egiturez eta gramatikeaz gehiegi arduratu ez daitezan sustatzen da. Helburua da, halaber, eskolek balantze ezin hobea eukitea talde-lanaren eta bakarkako lanaren artean. Horrelan, entzumena, komunikazinoa, autoestimua eta autonomia personala indartzen dira. Beraz, uste dogu esperientzia motibatzailea eta interesgarria dala kontzeptu barriak modu inplizituan barneratzeko.

5. ROBOTIKA: Aurreko atal baten azaldutako robotika irakasgaiak, ingelesa be erabilten dau komunikazino-hizkuntza moduan, eta horrek areagotu egiten dau ikasleek hizkuntza horretan daukien ezagutza teknikoa. Ikasleek aurkezten dituen lan zientifikoen azalpenak, ikastetxean bertan zein robotika txapelketetan, ingelesez be egiten dira. Gainera, robotikearen bidez, ikasleen ahozko adierazpena eta ulermena hobetu gura da. Gehienbat Legok garatutako programa informatikoen bidez egiten da behar, eta horreek ingelesez dagoz eskuragarri. Esparru honetan erreferentzia positibo bat MITa da bere robotika-programa guztiakaz.

6. EUROPAKO PROIEKTUAK: Gure ikasleak munduaren ikuspegi zabalago batera hurbiltzeko beharragaitik sortu da programa hau. Programa honek beste kultura eta hizkuntza batzuk ezagutzea eta alkartasunean eta errespetuan hezia izatea ahalbidetzen dau.

Ikasle-trukea: 37 ikaslek parte hartzen dabe, irakasle bigaz batera. Programa honen helburua da gure ikasleak dimentsino europarrean finkatzea, bai eta ingeleseko hizkuntza-gaitasuna hobetzea be. Gure ikasleak Holandara (Doetinchem) eta Txekiar Errepublikara (Brno) joan dira. Apirilean Holandako eta Txekiako ikasleak hartuko ditugu gure etxeetan astebetez.

Comenius: Haur Hezkuntzako alkarte aldeaniztuna Irlandako, Poloniako, Txekiar Errepublikako eta Ipar Irlandako ikastetxeakaz, herrialde desbardinetako ingurunea eta kulturak blogen bidez ezagutu eta partekatzea helburu daukana. Azpimarratu behar da aurten proiektuaren koordinatzaileak garala. Haur Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartzen dabe proiektuan.

Comenius: Lehen Hezkuntzako alkarte aldeaniztuna Ipar Irlandako, Irlandako Errepublikako eta Suediako ikastetxeakaz, herrialde bakotxeko gastronomia tipikoa ezagutzeko eta ikasteko. Etapako ikasle guztiek parte hartzen dabe proiektuan, parte-hartzaileen adinaren arabera sailkatutako eta proiektuaren gaiagaz lotutako jardueren programazinoaren bidez.

Eurocamp: Ikasleen nazinoarteko topaketak Europako hainbat herrialdetan. 2015/16 ikasturtean Eslovenian egin zan. Austriako, Esloveniako eta Txekiar Errepublikako 74 ikaslek parte hartu eben, gure ikastetxekoakaz batera. Lantzen diran helburuak dira, batetik, ikastetxe parte-hartzaileakaz ezarritako aliantzak finkatzea, eta, bestetik, Europako herrialde parte-hartzaileetako ikasleen artean hartu-emona eukitea. Gure kasuan, gure kultura, ingurunea eta abar ezagutarazotea da.

7. ESKOLAZ KANPOKO PROGRAMAK: Hizkuntzen arloko curriculuma lagundu eta aberasteko diseinauta dago programa hau. Eskola ofizialen bidez egiten da, ikasleak First, DELF eta EGA kanpo-probetarako prestetako. Ingeleseko irakasleak, gainera, bertakoak dira, eta Haur Hezkuntzan be laguntzen dabe.

Izan be, 2019-2020 ikasturtean ikastoleak bere hizkuntza-proiektua zabaldu dau eta alemana sartu dau atzerriko bigarren hizkuntza moduan.

Begoñazpi Ikastolak euskera bizkaitarra erabilten dau komunikazino-hizkuntza moduan. Halanda be, ikastetxeak eleaniztasunerako daukan bokazinoak beste hizkuntza batzuk sustatzera eroan gaitu, bereziki ingelesa, 2-18 urte bitartean, ikasleak elebidunak izan daitezan 5 edo 6 urtetik aurrera, eta irakurteko eta idazteko gai izan daitezan.

Horreek horrelan, ingelesa maila guztietako irakasgaia da, eta, gainera, indartu egiten da proiektu, irakasgai eta baliabide batzukaz: Haur Hezkuntzan, bertako irakasle batek laguntzen deutso talde bakotxari ingelesaren ezagutza indartzeko.

5 urtetik aurrera, ingelesezko proiektu espezifikoak sartzen dira, hala nola ‘Musicals’ (musikea eta ingelesa batuta); ‘Sciencie’ (ingurunearen ezagutzea eta zientziak ingelesez), Lehen eta Bigarren Hezkuntzan; Art English (artea eta ingelesa), Lehen Hezkuntzan, ‘Robotics’, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan; eta baita Oral English be, Lehen Hezkuntzatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko maila guztietan.

Horreek horrelan, Lehen Hezkuntzatik aurrera hezkuntza hirueleduna da (euskerea-gaztelania-ingelesa). Bigarren Hezkuntzan, ikasleek laugarren hizkuntza bat daukie (frantsesa), Batxilergoko 2. mailara arte luzatzen dana.

Hizkuntzak diziplina akademikotzat eta komunikazino-hizkuntzatzat hartzen dira beste diziplina batzuk ikastean. Haur Hezkuntzatik ingelesa indartzen da, eta, beraz, etapa honetan ingelesezko irakasgai bat sartzen da (‘Musicals’), Musika eta Ingelesa irakasgaiak batzen dituan eta ahozko erraztasuna sustatzen dauen proiektua. Emaitzak argi eta garbi ikusi leitekez ikasleen artean Lehen Hezkuntzako 1. mailara heltzen diranean.

Bigarren Hezkuntzan, Zientziak eta Teknologia irakasgaiak ingelesez bakarrik emoten dira.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, ikasleek ingelesez ikasten dabez Science eta Art English irakasgaiak. Eta Bigarren Hezkuntzan, zientzia eta teknologia (Robotika) arloak be ingelesez irakasten dira.

Zalantza barik, esperientzia positiboa eta aberasgarria da ikasle guztientzat, ingurunearen ezagutzea ikusteko eta ikasteko eta atzerriko hizkuntza bat komunikazino-hizkuntza lez erabilteko modu desbardina da.

INGELESEZKO AHOZKO ADIERAZPENA INDARTZEA ETAPA GUZTIETAN

Atzerriko hizkuntzearen arloan, astean ordubete ingelesez berba egin dogu. Eredu hirueleduna daukan ikastetxea garan aldetik, ulertu dogu beharrezkoa dala atzerriko hizkuntza ahozko komunikazinoaren ikuspegitik erabiltea. Proiektu honetan helburu honeek planteau dira:

Ikasgelan ingelesaren erabilerea hobetzea.

Ikasleek berezko jarioa euki daien lortzea ingelesez berba egiteko orduan, bai ikasgelan, bai ikasgelatik kanpo.

Ingelesezko ahoskera hobetzea.

Ingelesa aztergaia ezeze, komunikabidea be badala ulertzea.

Ikasleek ingelesagazko daukien parte-hartzea eta motibazinoa handitzea.

Helburu horreek lortzeko, eta dagozan maila desbardinak kontuan hartuta, Haur Hezkuntzan ingelesaren ikaskuntza indartzen da, talde bakotxari laguntzen deutsien bertako irakasleakaz. Lehen Hezkuntzan, dramatizazinoak, aurkezpenak (bakarka zein taldeka), jolasak, abestiak eta abar egiten dira.

Ikaskuntza-programa goiztiarren bidez, 5-6 urteko ikasleak elebidunak izatea eta irakurteko eta idazteko gai izatea lortzen da. Lehen Hezkuntza amaitzean, Bigarren Hezkuntzan ‘Science’ programeagaz jarraitzen daben ikasleak hirueledunak dira eta Bigarren Hezkuntzatik aurrera laugarren hizkuntza ikasten daben gehienek B1 ezagutza-maila altua lortzen dabe.

Ikasleak honako azterketa honeetara aurkezten dira Batxilergoan:

1. C1 euskeraz

2. B2 ingelesez

3. B1 frantsesez.

BATXILERGO DUALA

Batxilergo duala. Ikasturte honetan Batxilergo duala sartu dogu Bigarren Hezkuntzako 2. mailatik aurrera. Academica International Studies-en bidez, lehen urte honetan, Bigarren Hezkuntzako 2. mailako 17 ikaslek hasi dabe nazinoarteko programa hau. Ikasleok batxilergoan, titulazino bikotxa lortu gura dabe, europarra eta amerikarra. Aldi berean, unibertsidadeko sarbide-proba estatubatuarra eginda, baleiteke ikasketak herrialde horretan egitea.