2026/2027 IKASTURTEA

Elikadura osasungarria, hezkuntza kontua

Elikadura osasungarria, hezkuntza kontua

Begoñazpi Ikastolako eguneroko bizitzan jantokiak bere lekua eta garrantzia dauanez, familiok zerbitzu honek zelan funtzinonatzen dauan gertutik ezagutzea gura dogu. Gainera, gure webgunean eskuragarri dagoan jantokiko mikrositearen bidez, menuak, errezetak eta seme-alabekaz sukaldean denpora gehiago emoteko proposamenak izango dozuez eskura. Familian elikagaiak aztertu, prestatu, partekatu eta gozatzeko espazioa be izango da sukaldea.

Horren harira, laster izango doguz gure instalazioak eta zerbitzuaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko Jantokian Ateak Zabaltzeko Egunak.

Jardunaldiak zemendiaren 27an eta martiaren 12an izango dira.

Izan be, ohitura osasungarrietan hezteak norberaren burua zaintzen, jaten dogunaren barri izaten eta elikadura orekatuaz gozatzen irakastea be bada eta.

ARGAZKI GALERIA

Elikadura osasungarria, hezkuntza kontua
//Autoplay