Ikasgelan ikasitakoa indartzeko eta ikasleei zerbitzu bat emon aurretik tresnak emoteko, Ikastoleak lekukotasun-programea garatzen dau. Testigantza horreek zenbait ardatz ditue. Ikastoleak ‘GAZTE ROLE MODEL Saria’ sortu dau lekukotasun programa honen barruan, eta sari horrek garrantzi handia hartu dau Euskadin.
1.- GAIKUNTZA-TAILERRAK: Ikasleek kultura-aniztasunaren, sexu-hezkuntzaren eta abarren inguruan egiten dituen lanak, hainbat eragile espezializadugaz.
2.- GAZTE ROLE MODEL SARIA’ BALIOEI SARIA EMOTEKO PROIEKTUA’: Euskadi osoan autortua hezkuntzearen esparruan, gure ikasleentzat ereduzko personak autortzeko sortutako saria da, garapen profesionalaren eta alkartasunaren esparruan euki daben portaera positiboagaitik (https://www.youtube.com/watch?v=XATCLYIuW14).
Sariak inguruko personen beharra erakutsi gura deutse gure gazteei. Persona horreen bizi-ibilbidea, besteak beste, balio honeen adibide da: ekintzailetza, ahalegina, eskuzabaltasuna, ondo egindako lana. ARDUREA eta KONPROMISOA saritzen dira:
Azken urteotan, sarituak honako honeek izan dira: Juan María Uriarte, Donostiako gotzain emeritua; Miguel Zugaza (Prado Museoko zuzendaria); Mercedes de Miguel diseinatzailea, Sara Buesa, Fernando Buesak hildako legebiltzarkide sozialistearen alabea; Pili Zabala, GALek eraildako Joxi Zabalaren arrebea; eta Anton Pradera, CIE Automotiveko presidentea, beste askoren artean.
3.- IKASLEEK ‘GAZTE ROLE MODEL’ SARIEI BURUZ GOGOETEA EGITEN DABE: ‘Gazte Role Model’ saria sentsibilizazino-oinarri lez erabilten dogu. Saritutako bakotxak hitzaldi txiki bat eskaintzen deutse ikasleei. Hitzaldi horretan, alkarrizketea eta alkarrekintzea sortzen da irabazlearen eta ikasleen artean, eta foro digital baten esparruan hausnarketea islatzea da helburua.
4.- ‘ROLE MODEL’ TESTIGANTZAK ETA HITZALDIAK: ikasleei adibide eta eredu diran personak aurkezten deutseguz (Role Model), hainbat arlotan (pobrezia, migrazinoa, alkartasuna...). Hitzaldi horreek ikasleei zerbitzua emongo daben errealidadeak hobeto ulertzen laguntzen deutsee, eta, gainera, bakotxaren balioetan eragin zuzena daukie.