Nazioarteko batxilergoan sakontzen eta ikasten jarraitzen dogu
Aurreko astean Madrilen izan zan Nazioarteko Batxilergoak (IB) antolatutako prestakuntza-saioan parte hartu genduan. Bertan, Lehen Hezkuntzako Programan (LHP-PEP) eta Bitarteko Ikasketen Programan (BIP-PAI) sakontzeko, esperientziak partekatzeko eta beste ikastetxe batzuetako profesionalengandik ikasteko modua izan genduan.
Prestakuntzaz gain, IBren hezkuntza-eredua lantzen daben ikastetxe bi ikusi genduzan. Bisita horreek oso aberasgarriak izan ziran, beste errealitate batzuk ezagutzeko, jardunbide egokiak partekatzeko eta Begoñazpi Ikastolan emon gura doguzan hurrengo urratsen gainean hausnartzeko bidea be emon euskuen eta.
Gure helburua argia da: ikasten, hobetzen eta gure hezkuntza-proiektua indartzen jarraitzea, ikasleak euren ikaskuntzaren protagonista izan daitezan, pentsamendu kritikoa garatu daien eta munduari, begirada zabal eta konprometitua izanik begiratu deioen.
Begoñazpin, gure sustraiei eutsiz, mundura zabaltzen jarraituko dogu.


