Familiak eta irakasleak, ikasturte hasieran alkarregaz
Aste honetan izan dira Begoñazpi Ikastolako ikasturte hasierako bilerak. Guraso eta irakasleek ikasturte honetako ezaugarri zein gakoak partekatu eta alkar ezagutu dabe. Azken baten, hurrengo hiletan ikasleekin egon eta honeei lagunduko deutseen irakasleak aurkeztu dira.
Dakizuenez, bilera honeek familien eta Ikastolaren arteko lankidetza indartzeko une garrantzitsuak dira. Gure seme-alabei hezkuntza-prozesuan laguntzea ezezik, ikasturteari konfiantzaz eta koordinazioz aurre egitea be oinarri-oinarrizkoa izango da. Hau da, alkarregaz lan egitea eta gertuko komunikazioa funtsezkoa izango da.
Irakasle-taldea ezagutzeaz eta lehen zalantzak argitzeaz gain, bilera honeek lan-ildo nagusiak eta ikasturtea zehaztuko daben helburuak partekatzeko aukera emongo deuskue. Holan dala, familiek eta irakasleek begirada komun batez eta ikasleei ahalik eta ondoen laguntzeko konpromisoa izanik, ekingo deutsogu bide barri honi.


