LHko ikasleen musikalak itzelezko arrakasta izan dau!
Azken hiruhileko bietan, LH 6. mailako ikasleak ilusioz eta buru-belarri ibili dira ikasturte honetako musikala prestatzen. Prestaketa eta antolaketa lanak, batez be, LH 6. mailako ikasleek egin badabez be, ikuskizunean LHko ikasle guztiek hartu dabe parte.
Aurtengo gaia High School Musical izan da eta horretarako Goazen-en abestiak landu eta prestatu dabez. Horrez gain, abestiei ahotsa ikasleek eurek jarri deutsienez, emonaldia bereziagoa eta hunkigarriagoa izan da.
Ondorioz, agertoki gainean hainbat hiletako ahalegin, talde-lan eta ilusinoa ikusi da. Ikasleek sekulako lana egin dabe eta emaitza, zelan ez, ezin hobea izan da.
Horregaitik, ba, zorionik beroenak musikalean parte hartu dozuen ikasle guztioi ezezik, proiektu hau aurrera atarateko lan egin dozuen irakasleoi be. Egindako lana bikaina izan da, bai horixe!.
Zorionak guztioi eta eskerrik asko hain ikuskizun berezi bezain ederra eskaintzeagaitik!
Hemen dekozue aurrerapen txiki bat.


