2025/2026 IKASTURTEA

Begoñazpi Ikastolan, Ikastola Eguna

Begoñazpi Ikastolan, Ikastola Eguna

Maiatzaren 29an eta 30ean, Begoñazpi Ikastolako hezkuntza komunitatea, Guraso Alkarteak antolatu eta ikasturteko egun berezienetako bat dan Ikastola Eguna ospatzeko batu jakun.

Egunean zehar, parte-hartzailea izan zan jai giroan, Ikastolako ikasle, familia, irakasle eta langileek hainbat jarduera eta bizikidetza-une partekatu ebezan. Batu, ondo ibili, gozatu eta gure komunitateari bizia emongo deutsen hartu-emonak sendotzeko biderik egokiena; bai, horixe!

Antolatutako jardueretatik haratago, Ikastola Egunak guztion artean, egunez egun, eraikitzen dogunaren balioa nabarmentzeko modua emongo deusku. Familiek garrantzi handia izango daben hezkuntza-komunitate konprometitua, hurbila eta parte-hartzailea sustatuz eta sendotuz.

Eguna, Begoñazpi Ikastolaren ezaugarri diran balioen isla izan zan, sekulako giroa, ilusioa eta partekatzeko gogoa izan baitziran nagusi.

Eskerrik asko zuon parte hartzeagaitik eta datorren urtera arte!

Hemen ikus daikezue laburpen txiki bat.

ARGAZKI GALERIA

Begoñazpi Ikastolan, Ikastola Eguna
//Autoplay