2023/2024 IKASTURTEA

2018KO LEGOÑAZPI DAY EZUSTEKOZ BETERIK

2018KO LEGOÑAZPI DAY EZUSTEKOZ BETERIK

MartIaren 15ean, Begoñazpi ikastolan urteroko moduan, Legoñazpiday lehiaketa eta erakusketa izan genduan. DBH 3. mailako ikasleek, eurek landu eta eginiko proiektu zientifiko eta teknologikoak aurkeztu ebezan zenbait epaimahairen aurrean. Horretaz gain, Ikastolako sarrera zein aretoa, hogeita zortzi stand erakagarri, dotore eta dibertigarriz apaindu eben.


Egun guztian urduritasuna nagusi izan zan arren, arratsaldean epaimahaiak finalisten izenak emon orduko, hor ziran ikasleak finala jokatzen. Artean erabakirik gatxena hartu behar zan: irabazle nagusia.


Dana dala, irabazlea zein talde zan hurrengo egunean jakin genduan, jakin-mina sari-banaketara arte izan gendualarik. Zirrara eta ezuztekoen artean, hona hemen irabazleak:


Standik onena: Oldoggy taldea
Ingeleseko aurkezpenik onena: Piggy tm taldea
Proiektu teknologikorik onena: Stings taldea
Robotik onena: Coraldump taldea
Proiektu zientifikorik onena: Seaders taldea
Taldelanik onena: FISHavers


Aurtengo Legoñazpiday arrakastatsua eta egun atsegina izan dala azpimarratu behar dogu. Talde guztiek alkarri erakutsi deutsezuen begiruneagaitik ez ezik, etorri jakuzunei agerturiko lan zein eroapenagaitik be. Ikastolaren izenean, parte-hartzaile, bisitari eta antolatzaile guztiok, jaso eizue eskerrik beroena.


2019ko Legoñazpidayra arte!
 

ARGAZKI GALERIA

2018KO LEGOÑAZPI DAY EZUSTEKOZ BETERIK 2018KO LEGOÑAZPI DAY EZUSTEKOZ BETERIK 2018KO LEGOÑAZPI DAY EZUSTEKOZ BETERIK 2018KO LEGOÑAZPI DAY EZUSTEKOZ BETERIK