ELEKETAN PROGRAMAKO GAZTAIAREN TAILERRA
Euskal Herriko hainbat ohitura eta usadio ikasleei hurbiltze aldera, zezeilaren 15ean, barikua, DBH 1. mailako ikasleek gaztaiaren mundua parajetik aztertu eta ikusi eben. Labayru Fundazioak antolaturik, ardi-esnea Ikastolara ekarri eta gure gaztetxoek gaztaia zelan egiten dan ikusi eta ikasirik, ardi-gaztai freskoa egin eben. Bai goxoa eta interesgarria egindako jarduera!