GURASOAK PROIEKTUAN MURGILDUTA
Pasa dan barikuan, “eraikiz” pentsamenduaren giltza lantzeko gurasoak izan genduzan Ikastolan. “Parkeko lagun ikustezinak” proiektuan murgilduta gagozanez, aita eta ama baten laguntzaz, inurri edo erle bat osotu eta egin genduan. Arratsaldea poz-pozik emon eta ikasitakoa praktikan jarri genduan. Eskerrik asko etorri eta lagundu zeuskuen aita eta ama guztioi!