2023/2024 IKASTURTEA

Merkabilbao

Merkabilbao

Oraingoan, LH 3. mailako ikasle eta irakasleok, “gure ametsetako bizilekua” proiektuari ekinez MerkaBilbaora joan gara. Ikustaldi honen helburua, lan munduko hainbat sektoreren barri jasotzea izan dala kontuan izanik, zenbait pabiloi ikusi doguz, besteak beste, frutarena, barazkiena eta arrainena. Ibilalditxoa amaitutakoan, arrainari buruzko tailerra egiteko era be izan dogu. Bertan, zein arrantza mota egiten dan, arraina zelan saldu eta erosten dan, arrain zuria eta urdina zelan bereizten dan, zelan jakin freskoa dan ala ez, zein dan… aurreko guztia aztertu eta gero, arraina garbitzeari ekin deutsogu. Dana dala, dieta osasungarria aintzat hartuz, jarduera amaitu orduko, zukua eta pintxoa hartzen gonbidatu gaitue.
Ederto ibili gara. Bai, horixe!

ARGAZKI GALERIA

Merkabilbao Merkabilbao Merkabilbao Merkabilbao Merkabilbao