2023/2024 IKASTURTEA

IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA (IZP): ZIRIKIÑA

IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA (IZP): ZIRIKIÑA

GOIURI VILLAFRUELA

Urtero bezala, DBH 4. mailako ikasleok “Zirikina proiektuan” parte hartu dogu. Proiektu honetan, ikasleok irakasle bihurtzen gara, beste talde batzuei lagunduz. Nik LH 2. mailakoei lagundu deutset, hain zuzen be 2D gelakoei, astelehenetako lehen orduan Euskera ikasgaian lagundu deutset. Esperientzia barri eta oso polita izan da.

Hasieran, galduta egon nintzan, ez nekian zertan lagundu ezta zelan egingo neban be, baina apurka-apurka lasaitu eta eroso sentitu nintzan. Nire kasuan, andereñoa oso atsegina izan zan eta ikasleei laguntzeko behar neban konfintza emon eustan. Gainera, ikasleak be eskuak zabalik jaso ninduen. Behar dauanari laguntzeak oso ondo sentiarazi ninduan eta horregaitik ederto ibili nintzanez, astelehena noiz helduko egoten nintzan.

Esperientzia honetatik, besteei laguntzea gogoko dodala, gauzak ganoraz azaldu behar dirala, irakaslea izatea polita dala eta umeek alkarri laguntzen deutsela ikasi dot. Nire haurtzaroaz be gogoratu naz, hainbat momenra ekarriz, batez be onak.
 

ARGAZKI GALERIA

IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA (IZP): ZIRIKIÑA