2023/2024 IKASTURTEA

FAMILIAN EGITEKO IRAKURGAIA: Azken Afaria

FAMILIAN EGITEKO IRAKURGAIA: Azken Afaria

Jai nagusia zan, Pazkoa. Egun horretan, herriak Jainkoak aspaldi Egiptotik askatu ebala gogoratzen eban.

- Non egingo dogu afari berezia? - galdetu eben hamabi apostoluek.
Jesusek, lekua zein zan adierazi eutsen.

Afaltzen jesarri baino lehen, Jesusek eskuoihal eta urez betetako ontzi bat hartu eban. Maisua bera bazan be,, hau da, mahaiburu, egun osoan oinez ibili eta gero oinak zikin ebezan lagunei belauniko jarri eta oinak garbitu eutsezan.

Pedrok aurre egin eutsan. Bere ustez, ez zan egokia Jesusek oinak garbitzea.
Baina Jesusek hauxe erantzun eutsan:

- Nik ez dot lan desatseginak egiteko arazorik eta zuok be ez dozue arazorik izan behar. Hauxe da nire nahia: “nik zaintzen zaituedan bezala, zaindu eizue alkar”. Eta gogoratu, batzuetan, horrek inork gustuko ez dauazan jarduerak egitea ekarri daikela...

Afalordua zan eta Jesus eta lagunak mahai inguruan jesarri ziran.
Jesusek ogi zati bat hartu, Jainkoari eskerrak emon eta besteei emoteko zatitu eban.

- Hauxe da nire gorputza, zuontzat emona- esan eban.

Gero, ardoz betetako kopa hartu, Jainkoari eskerrak emon eta ikasleei emon eutsen:

- Hauxe da nire odola, nire bizia, zuok salbatzeko isuriko dana. Nire heriotzari esker, jende asko itzuliko da Jainkoarengana.

 

Azalpena eta hausnarketa

Jesusen garaian, bideak lurrezkoak ziran eta Palestinako biztanleek sandaliak janzten ebezan. Kalean ibiltzean oinak zikin-zikin izaten ebezanez, etxera itzultzean, oinak garbitzen ebezan.

Beste baten oinak garbitzea ez zan lan atsegina eta zeregin hau zerbitzarien eta esklabuen esku geratzen zan. Jesusek bere jarraitzaileen oinak garbitzea garrantzitsua zala uste eban: “Keinu honek, inor beste inoren gainetik ez dagoala esan gura dau, hau da, behartsuenganako zerbitzuan, benetako boterea maitasunean dagoala”

Gainera, Berak egindako jarduera bera egiteko eskatu eutsen jarraitzaileei: batak besteari oinak garbitzeko, hau da, bardintasunean alkar maitatzeko. Horixe adierazo gura izan eban ogia eta ardaua banatzean, bere Gorputza eta Odola emotean.

Eta guk, baten baten “oinak garbitu daikeguz”? Jarri gaitekez beharrizana dauanaren zerbitzura?

ESKERRIK ASKO, JESUS, EMON DEUSKUZUN EREDUAGAITIK.
ZURE BIZITZA NEURRI BARIK EMOTEGAITIK.
LAGUNDU ZEURE ANTZEKOAK IZATEN.
 

ARGAZKI GALERIA

FAMILIAN EGITEKO IRAKURGAIA: Azken Afaria