RAFAEL MIKOLETA IPUIN LEHIAKETAN, GURE IDAZLEAK IRABAZLE
Aurten be, DBH 2. mailako hainbat ikaslek, Bilboko Udalak antolatzen dauan Mikoleta ipuin-lehiaketan parte hartu dau. Aurkeztu ahal izateko, lanek baldintza bi bete behar ebezan, euskeraz idatziak eta irudiz osotutako ipuinak izan behar eben.
Begoñazpi Ikastolako Orreaga Zabaleta ikasleak, C modalitatean, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen artean, “Juno” izena dauan lanagaz lehenengo saria irabazi dau. Hori dala eta, irabazleari laguntzeko asmoz, Begoñazpi Ikastola Bilboko Udaletxean izan dan sari-banaketara hurreratu da.
Zorionak, parte hartu dozuenoi eta zelan ez, Orreagari!