Ikasketa eta Zerbitzu programa: Hiritar | Begoñazpi egunez egun
(+34) 94 400 53 00

IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA: HIRITAR

  • IKASKETA ETA ZERBITZU PROGRAMA: HIRITAR
42019ko urriak

La Cuadri del Hospi alkartea izan zan joan dan ikasturteko azken hiruhilekoan DBH 2. mailako ikasleek Erlijioko ikasgaian landu eben gai nagusia. Urtero gauzatzen dogun Hiritar Ikasketa eta Zerbitzu Programaren (IZP) helburu nagusia Nazareteko Jesusen mezuak gaur egun zentzua dauan ala ez aztertzea da. Irailetik martira Jesusen bizitza, testuingurua eta mezua aztertu ostean, alkar maitatzeko agindua (Jn 13) non eta zertan ezartzen dan aztertu genduan.

Hainbat alkartek egiten daben lana aztertu ostean, Guraso Alkarteak bultzatutako Bihotza Eskuan ekimenagaz bat egitea erabaki genduan.

Aste batzuetan, Guraso Alkarteak lagunduta, La Cuadri del Hospik Gurutzetako Ospitalean egiten dauan lanaren barri izan ostean, Hiritar programaren bigarren faseari ekin geutson. Gaia: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak prestatu: zelan eta zer azalduko deutsegu?

Zeregina ez zan erraza izan, gu minbizia zer dan eta alkarteak ospitalean zer egiten dauan ulertzeko gai izan baginan be, nekez eta lorrez lortu genduan haur eta gazteei zer azaldu erabakitzea, beraz, ordu eta erdiko unitate didaktiko bat prestatzeko gogor ekin behar izan geuntsan.

Azkenik, hasieran espero ez genduan eta benetan poztu ginduezan beste jarduera bat prestatu genduan: Musikako irakaslea dan Anuska Bilbaok antolatuta, Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleok La Cuadri del Hospiren aldeko ekitaldian parte hartu genduan. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak etorri ziran ekitaldian 600€ baino gehiago batu genduan.

Esperientzia baikorra izan bazan be, atara genduan ondorioa argiagoa izan zan: alkar maitatzeak gaur egun be, zentzu handia dau. Gainera, mundu justuagoa eraikitzeko behar-beharrezkoa da.


https://youtu.be/66IJk7bTDZk