Ikasleak Gasteizen
Gure 6.mailako ikasleak historiako proiektua amaitzear dagoz eta ez dago proiektuan landutakoa praktikan jartzeko baino amaiera hoberik. Hau dala ta, zemendiaren 5ean Gasteizera joan ziran Erdi Aroko uribilduaren aztarnak bertatik bertara aztertzera. Bertan lanbide desbardinetan antolatutako kaleak ezagutu ebezan: Hedegile, Errementari, Zapatari, Aiztogile…kale horretan dagozan uriko eraikinik zaharrenak eta ederrenak be bizitatu ebezan.