GAZTE ROLE MODEL SARIAK
Aurten, zemendiaren 11n izan da Begoñazpi Ikastolak emoten dauzan Gazte Role Model sarien hamabigarren edizioko ekitaldia. Sarituak, arlo solidarioan Begoña Iñarra eta arlo profesionalean Paco Etxeberria izan dira. Benetan be, hunkigarria izan da sari-banaketa ekitaldi hau.
Dana dala, gogoratu Paco eta Begoña, batxilergoko ikasleei euren bizitzan funtsezkoak izan diran baloreak , bertatik bertara azaldu asmoz, laster izango doguzala Ikastolan.